Gordio

Wikipedia(e)tik
Gordion» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gordioko hondakinak

Gordio[1] (grezieraz Γόρδιον, Gordion, Gordium; turkieraz Gordiyon) antzinako Frigiako erresumako hiriburua zen. Egungo Yassihüyük aztarnategiari dagokio, egungo Ankarako probintzia turkiarrean, Turkiako hiriburu den Ankaratik 96 kilometro hego-mendebaldera, Polatli barrutian. Gordioren muina, gotorlekuak, behe hiriak eta beste gotorleku batek osatua (Küçük Hüyük), Sangarioren (grezieraz Σαγγάριος, egungo Sakarya) ekialdeko ibarrean zegoen, Anatolia erdialdetik Itsaso Beltzeranzko bidea egiten duen ibaia, beranduago, kontrako aldean aldiri zabalak sortu ziren arren. Bere izena, Gordiasekin lotua dago, Frigiako lehen erregeetako bat.

Mailarik antzinakoenak, Brontze Aro ertainekoak dira (K. a. 1500 inguru). K. a. XII eta X. mendeen artean, frigiarrak, dirudienez Traziatik iritsitakoak, Anatolia erdialdean ezarri ziren, Frigiako erresuma bateko ebidentziarik, K. a. VIII. mendea arte ez dagoen arren. Frigiak, bere distirarik handiena, Midas erregearen erregealdian lortu zuen (K. a. VIII-VII. mendeak), hiria birfundatu zuela uste dena. Bere erregealdiaren amaiera inguruan. Frigiak, zimeriarren inbasioak jasan zituen, nortzuk Gordioren suntsipenaren erantzule izan zitezkeen. Lidiarrek, zimeriarrak kanporatu eta Frigia konkistatu zuten K. a. 620 inguruan.

Gordionen inguruan, 80 hil tumulu inguru aurkitu ziren, Frigiako erregeek eraikiak. Horietatik handienak (jatorrian Midasen hilobia bezala ezagutu zena, gaur egun, bere aurreko erregeren batena dela uste den arren) 300 metroko diametroa eta 47 metroko altuera du.

Persiar konkistaren ondoren (K. a. 547), Gordio, Frigia satrapiako hiriburu bihurtu zen, baita goarnizio militar iraunkor baten egoitza ere. Bere garrantzi estrategikoa, Sangario ibaiaren gurutzearen kontrolean zegoen. Gordiotik, Susa eta Sardes lotzen zituen errege bide persiarraren adar bat behintzat igarotzen zen. Galtzadaren hondakinak, oraindik ikus daitezke, eta, hauek erromatar garaian datatuak daudela dirudien arren, edozein kasutan, jatorrizko persiar ibilbidean egongo lirateke. K. a. 334an, Alexandro Handiaren armadak konkistatu zuen, Gordiar korapiloaren gertaera ezaguna gertatuz. Alexandro hil ondoren, Gordio, Seleuzidar Inperioaren zati izan zen, Galaziarena, Pergamoko erresumarena, eta, azkenik, K. a. 189tik aurrera, Erromatar Errepublikarena lehenik eta Erromatar Inperioarena ondoren. Erromatar garaian, jatorrizko hiria utzi egin zen, soilik Sangarioko mendebaldeko finkapenak mantendu zirelarik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gordio Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 39°39′18″N 31°59′39″E / 39.655°N 31.9941666667°E / 39.655; 31.9941666667