Herbert Marcuse

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Herbert Marcuse, 1955ean.

Herbert Marcuse (Berlin, Alemania, 1898 - Stamberg, Alemania, 1979) filosofoa izan zen.

[aldatu] Bizitza

Berlingo eta Friburgoko unibertsitateetan ikasi zuen; azken horretan Heidegger izan zuen irakasle. Heideggerrek berak zuzendu zion ontologiari eta Hegelen historiari buruzko doktoretzako tesia. 1933an, Alemania utzi behar izan zuen naziengandik ihesi, eta 1934tik aurrera Ameriketako Estatu Batuetan bizi izan zen. 1940an, Estatu Batuetako herritar egin zen.

Marcuseren lana Marxen pentsamenduaren eta Freuden teorien arteko sintesia da, eta bertan nabariak dira, besteak beste, Hegel, Heidegger, Reich eta Fourier filosofoen eraginak. Marcuseren ideiek eragin handia izan zuten ezker berriaren sorreran; bai eta, 1968an, Parisen, Erroman, Berlinen eta New Yorken izan ziren gatazka eta mugimenduetan ere, unibertsitatean batez ere.

Idatzi zituen lan aipagarrienak hauek dira: Reason and Revolution (1941), Eros and Civilization (1955), Soviet Marxism (1958), One Dimensional Man (1964), The Ethics of Revolution (1966).

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak