Hiroshima (prefetura)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hiroshima prefetura
広島県

bandera
Bandera
Estatua JaponiaJaponia
Hiriburua Hiroshima
Eskualdea Chūgoku (Sanyō)
Map of Japan with highlight on 34 Hiroshima prefecture.svg
Azalera
8.479,05 km²
Biztanleria
Dentsitatea
2.857.990 (2011)
337.15 bizt/km²
Uhartea Honshu

Hiroshima prefetura (広島県 Hiroshima-ken?) Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Hiroshima hiria da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiroshima prefetura antzinako Bingo eta Aki probintziei dagokie. Japoniako historiaren hastapenetatik, merkataritza- eta kultura-gunea izan da lurraldea. Chūgoku eskualdearen erdigune tradizionala da.

1910ean, 143.000 biztanle inguru zituen prefeturak. Bigarren Mundu Gerraren aurrean 360.000 biztanleraino handitu zen populazioa, eta 1942an 419.000 biztanle zituen. Estatu Batuen bonbardaketen ondorioz, populazioa 137.197 biztanleraino murriztu zen 1945ean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chūgoku eskualdearen erdian dago. Lurralde gehiena menditsua da, Shimane prefeturarantz; eta ibaiek lautada oparoak sortu dituzte kostatik gertu.

Prefetura Shikoku uhartearen aurrez aurre dago, bien artean Setoko Barne Itsasoa dagoela. Uharte batzuk ere prefeturaren parte dira.

Barne-itsasoak babesten duenez, klima oso leuna da.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiroshima prefeturako industria nagusiak automobilgintza (Mazda enpresaren egoitza nagusia Hiroshima prefeturan dago) eta ontzigintza dira.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hiri handienak:
  1. Hiroshima (hiriburua, 1.184.208 biztanle)
  2. Fukuyama (461.368 bizt.)
  3. Kure (246.118 bizt.)
  4. Higashihiroshima (187.711 bizt.)
  5. Onomichi (148.085 bizt.)
  6. Hatsukaichi (115.184 bizt.)
  • Hiri guztiak:

Herriak barrutika sailkatuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiroshima prefeturako mapa
Fuchū
Kaita
Kumano
Saka
Jinsekikōgen
Sera
Ōsakikamijima
Akiōta
Kitahiroshima

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizateriaren Ondareak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hiroshima (prefetura) Aldatu lotura Wikidatan