Itsukushima santutegia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Itsukushima santutegi xintoista1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Itsukushima torii distance.jpg

Santutegiaren Torii handia

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iv, vi
Erreferentzia (ID) 663
Kokalekua JaponiaJaponia
Eskualdea2 Asia eta Ozeania
Koordenatuak 34°17′39.9″N 132°19′28.7″E / 34.294417°N 132.324639°E / 34.294417; 132.324639Koordenatuak: 34°17′39.9″N 132°19′28.7″E / 34.294417°N 132.324639°E / 34.294417; 132.324639
Izen ematea 1996 (XX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Itsukushima santutegia (厳島神社 Itsukushima-jinja?) Japoniako Hiroshima prefekturan, dagoen jinja ezaguna da. UNESCOk 1996an Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Itsukushima uhartean kokaturik dago, Misen mendiaren oinean eta administratiboki Hatsukaichi hiriari dagokio.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santutegia sarritan suntsitua izan da baina pentsatzen da lehenengoa 593 urtean eraiki zela, hala ere 811tik aurrera agertzen da agirietan. Gaur egungo santutegiaren itxura 1168an finkatu zuen ordea Taira no Kiyomori gerlariak.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsukushima santutegia kaietako nasen itxurako plataformen gainean eraiki zen Badian flotatzen ari den tenplua dela ematen du.

Jinja guztien sarrera markatzen duen toriia bera ere uretan sartuta dago, aintzina berau baitzen uharterako sarrera nagusia. Ate gorria 1168tik bertan izan bada ere gaur egungoa 1875ean eraikitakoa da. 16 metrotako garaiera du eta Japoniako hiru ikuspegi ederrenen artean dago Amanohashidate eta Matsushimarekin batera. Itsasbeheran uar atzera egin eta toriiraino hareatan oinez joan daiteke. Ohikoa izaten da ateari argazkiak aterratzen ari diren turisten artean bertakoak mariskoa batzen ikustea.

Eraikin nagusiaren ondoan 1590an eraikitako no antzokia dago.

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santutegia xintoismoarentzako itsasoaren eta ekaitzen jainkosa den Susano-o no Mikotoren hiru alabei dedikatua dago.

Itsukushima uhartea bera sakratua da eta ezin da zuhaitzik moztu, eta bertan jaio edo hiltzea ere debekaturik dago. Hegaztientzat paradisua da eta oreinak libre dabiltza Mijayima herrian.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Itsukushima santutegia Aldatu lotura Wikidatan