Hiru Arroiletako presa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Presaren eustorma, 2006an
Presaren kokalekua

Hiru Arroiletako presa (txinera sinplifikatuz 三峡大坝, pinyinez Sānxiá Dàbà) Txinako eta mundu osoko presa handienetako bat da (Itaipuko presa da handiena), eta argindarra sortzeko ahalmen handiena duen ur indarretxea, 22.500 gigawatt sortzeko gai baita (Txinako energia beharren % 9).[1] Eustorma 2.335 metro luze, 185 metro garai eta —oinarrian— 110 metro lodi da. Presa Yangzi ibaiaren noizbehinkako goraldi eta uholdeak saihesteko eta argindarra ekoizteko eraikitzea erabaki zuen Txinako gobernuak 1980ko hamarkadaren amaieran, Yangzi ibaiaren uholde batek 3.000tik gora lagun hiltzean.

Eraikitze lanak 1994ean hasi eta 2007an bukatu zituzten. Lanetan 40.000 langiletik gora hartu zuten parte, eta uharka amaitzean 600 kilometro koadroko azalera ur azpian geratu zen, arkeologia eta historia balio handiko guneak eta ia 1.400.000 lagunen bizilekuak tartean. Nahiz eta pertsonai horiei Txinako gobernuak inguruko hirietan etxebizitza berriak eraiki zizkien, behartutako lekualdatze masibo hori pairatu duten bizilagunen bizi baldintza txarrek, arkeologia eta kultura ondarearen galerak, ingurumenari egindako kalteek eta presaren segurtasuna zalantzan jartzen duten arrisku geologikoek eraginda, presaren kontra egin dute askok Txinan bertan nahiz nazioartean.[2][3][4][5] Ibaien Nazioarteko Sarearen ustez, Europako enpresa handien interesei erantzunez Hegoaldean eraiki diren presa erraldoien adibide nagusietako bat da Hiru Arroiletako presa.[6]

Txinako Gobernuak oinarririk gabekotzat jo izan ditu kritika guztiak, baina 2011n onartu zuen badirela urgentziaz konpondu beharreko zenbait arazo, hala nola bizilagun lekualdatuen bizi baldintzak hobetzea, ingurumena babestea eta hondamendi geologikoak saihestea.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Zigor ALDAMA: «El gigante hidráulico hace agua», El País, 2011-05-21.
  2. Lin YANG (2007ko urriaren 12a): «China's Three Gorges Dam Under Fire", Time.
  3. Michael LARIS (1998ko abuztuaren 17a): «Untamed Waterways Kill Thousands Yearly», Washington Post.
  4. Stan GRANT (2005eko ekainaren 18a): «Global Challenges: Ecological and Technological Advances Around the World», CNN.
  5. Roseanne GERIN (2008ko abenduaren 11): «Rolling on a River», Beijing Review.
  6. «Txinan egiten ari dira munduko urtegirik handiena izanen dena: Ibaien Nazioarteko Sareak Europako enpresen proiektuak salatu ditu», Berria, 2004-02-15.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hiru Arroiletako presa Aldatu lotura Wikidatan


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.