Horsens

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Horsens

Horsens
bandera

armarria

Estatua DanimarkaDanimarka
Eskualdea Erdialdeko Jutlandiako eskualdea
Koordenatuak 55°52′N 09°50′E / 55.867°N 9.833°E / 55.867; 9.833Koordenatuak: 55°52′N 09°50′E / 55.867°N 9.833°E / 55.867; 9.833
Horsens is located in Danimarka
Horsens
Eremua 189 km2
Posta kodea 8700
Biztanleria
Metropoli eremua
53.807 bizt. (2011)
81.565
Dentsitatea 284,69 bizt./km²
http://www.horsens.dk/


Horsens Danimarkako Erdialdeko Jutlandiako eskualdearen erdialdean dagoen hiria da, hirugarren handiena Århus eta Randersen atzetik.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Horsens fiordoko hiria da. Glaziarren morrenek sorturiko muino eta ibar apalen gainean kokatzen da. Århustik 50 kilometro hegoaldera dago.

[aldatu] Historia

Badirudi Horsens izena aintzinako danierazko hors (zaldia) eta næs (lurraldea) hitzen elkarketak sortu zuela, XII menderako jadanik Horsenes izena agertzen baita. X mendeko herri jentilak hiriko lege kodea eratu zuen 1200 urte inguruan. Garai hortan Sven III.ak eta Valdemar I.ak txanponak egin zituzten hirian. 1300 urtean zabaltzeari ekin zion eta hiria eta kaia lubaki batek inguratu zituen.

XIX mendean industrializazioa iristearekin batera populazioa nabarmen handitu zen. Gaur egun Danimarkako bederatzigarren hiri handiena da.

[aldatu] Kultura

Europako Ertaroko Jaialdia

Azken hamarkadan Horsenseko udalak ahalegin handia egin du kultuaren alde. Bertan izan dira hainbat musika talde internazional, hala nola, Madonna, Iron Maiden, Joe Cocker, Elton John, Bob Dylan, Bryan Adams, David Bowie, R.E.M., Paul McCartney, The Rolling Stones, AC/DC eta U2.

Bestalde urtero abuztuko azken astebukaeran Europako Ertaroko Jaialdia antolatzen dute (danieraz Europæisk Middelalderfestival). Horsens Europa iparraldeko ertaroko merkatu handiena bihurtzen da.

[aldatu] Kanpo loturak


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Horsens
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak