Iberiarrak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Iberiar Penintsulako herriak K. a. II. mendean.

Iberiarrak, erromatarren eta greziarren idazkien arabera (besteak beste, Hekato Miletoskoa, Avieno, Herodoto eta Estrabon), gutxienez K. a. VI. mendetik Iberiar Penintsulako ekialdeko eta hegoaldeko kostaldeetan bizi ziren herrien multzoak dira. Haien artean honako tribu hauek zeuden (latinezko izenekin): Airenosi, Andosini, Ausetani, Bastetani, Bastuli, Bergistani, Castellani, Cessetani, Ceretani, Contestani, Edetani, Elisices, Iacetani, Ilercavones, Ilergetes, Indigetes, Lacetani, Laietani, Oretani, Sedetani, Sordones, Suessetani, eta Turdetani; nahiz eta haietako batzuen jatorri etniko edo linguistikoari buruz zalantzak egon. Aipatutako itur klasiko horiek ez datoz bat iberiar herrien zerrenda eta kokapena zehazterakoan.

Iberiarren kultura, talde etnikoa eta entitate politikoa ez daude zehazki definiturik. Terminoa oso zabala da, eta haren barrenean Burdin Aroko zenbait herri sartzen dira, historian zehar "iberiar" identifikazioa jaso dutenak. Edonola ere, herri horiek ezaugarri komun batzuk ere bazituzten, hala nola K. a. VI. mendetik aurrera, feniziarren eta greziarren eragina jaso izana.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iberiarrak Aldatu lotura Wikidatan