Ibn Tufail

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ibn Tufail (arabierazko izen osoa: أبو بكر محمد بن عبد الملك بن محمد بن طفيل القيسي الأندلسي Abu Bakr Muhammad ibn Abd al-Malik ibn Muhammad ibn Tufail al-Qaisi al-Andalusi (Guadix, 1105 inguru - Marrakex, 1185 edo 86) andalustar filosofoa izan zen. Ibn Bajjaren garaikidea eta jarraitzailea izan zen. Politikari, jakintsu eta filosofo gisa nabarmendu zen. Abu Yaqub Yusuf almohadeen printzearen bisirra eta sendagilea zen, eta herri askotako jakintsuen bilgune bihurtu zuen printzearen gortea. Ibn Tufaylen zientzia lan gehienak galdu badira ere, astronomian Koperniko edo Galileoren aitzindari izan zela dirudi. Haren filosofia, aldiz, ondo ezagutzen da; eragin handia izan zuen eleberri alegoriko bat idatzi zuen, Ilayy b. Yakzan (Zaindariaren seme bizia, mendebaldean Philosophus Autodidactus tituluarekin ezagutzen dena). Liburu horretan hartu zuen oinarria, adibidez, Baltasar Gracián filosofo espainiarrak bere El criticón lanean; Leibniz eta Spinozak biziki goretsi zuten. Bere garaian nagusi ziren bi pentsamendu joeren sintesia egiten du Ibn Tufaylek: Ibn Bajjaren peripatetismoa, espekulazio-zientziak lehen mailan jartzen zituena, eta meditazioaren bidea, Ibn Sinaren ustez intuizio estatikora daramana. Betiere filosofia eta erlijioaren arteko lotura dago Ibn Tufaylen filosofiaren oinarrian: bide horretatik, betiere garai hartako ortodoxia musulmana saihestuz, arrazoiaren bidezko ezagutza bultzatzen saiatu zen Ibn Tufayl.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]