Ino Galparsoro
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Maria Inocencia Galparsoro Markaide | |
| Jaio | 1947 | |
| Beasain (Gipuzkoa) | ||
Maria Inocencia Galparsoro Markaide (Beasain, Gipuzkoa, 1947 - ) Arrasateko alkatea eta Debagoieneko Mankomunitateko lehendakaria[1] da, EAE-ANV ordezkatuz, 2007az geroztik. Herriak bere historian duen lehen emakumezko alkatea da.
Eduki-taula |
Mozioa
2008ko martxoan mozio-zentsura baten bitartez kaleratzea proposatu zuten, Isaias Carrascoren hilketa ez gaitzesteagatik. Dimisioa eskatu ondoren, hau ez zen aurrera atera eta alkate jarraitu zuen. Zalaparta handia sortu bazen ere, azkenean PSE eta PNVk baino ez zuten egin mozioarekin bat. PP, EB eta EAko hautetsiak abstenitu ziren, eta Aralar, Zutik eta EAE-ANVkoek aurka bozkatu zuten.
Espetxeratzea
Baltasar Garzón epaileak, 2008ko apirilaren 25ean, hartu zuen Arrasateko alkatea deklaratzera deitzeko erabakia, PSE-EEk eta EAJk elkarrekin aurkeztutako mozioa bozkatzeko Arrasaten egin zen ez ohiko osoko bilkuraren hurrengo egunean. [2]
2008ko apirilaren 30an, Baltasar Garzón epailearen aginduz kartzelan sartu zuten EAE-ANV alderdiaren jarduerak eteteko agindua urratu izana eta desobedientzia delitua leporatuta.[3] Madrileko Soto del Real kartzelara eramateko agindu zuen epaileak[4]. Maiatzaren 14an Baltasar Garzonek atzera bota zuen defentsak jarritako helegitea. Kartzelan mantentzea erabaki zuen epaileak, "EAE-ANVko kide gisa ETA-Batasunaren aginduak jarraitzeko asmoa" duela argudiatuz.[5]
Mobilizazioak
Maiatzaren 1ean Ezker Abertzaleak prentsaurrekoa egin zuen herriko plazan. Bertan Iñaki Errazkin, Azpeitiko alkateak adierazpenak egin zituen ezker abertzaleko hainbat buruzagi – Tasio Erkizia, Kepa Bereziartua, Juan Mari Olano, Miren Legorburu, Shanti Kiroga eta Xabier Mikel Errekondo, besteak beste– eta herritar ugariren babesarekin. [6] Agerraldiaren ondoren, manifestazioa egin zuten herriko kaleetan ehunka lagunek. Tentsioa unean bizi izan ziren Garibai etorbidean Ertzaintzaren hiru furgoneta agertu eta kartela zeramatenei identifikatzeko eskatu zienean. [7]
Maiatzaren 3an manifestaldia egin zen Arrasaten. Goardia Zibilek autobidean eta San Prudentzion kontrolak jarri zituzten eta hainbat autobus eta auto geldiarazi eta bidaiariak identifikatu zituzten. Hala ere, milaka herritar bildu ziren Arrasateko plazan Ino Galparsoro askatzeko eskatzeko. [8] "Salbuespen egoerari stop - Euskal Herriak autodeterminazioa" zioen pankartaren atzean Juanjo Olaizola, Miren Legorburu, Xabier Zubizarreta (Arrasateko alkate ohia), Iñaki Olalde, Miren Legorburu, Arantxa Urkaregi, Iñaki Errazkin, Idoia Ibero eta Oihana Aranburu (egun jarduneko alkatea [9]) zeuden.
Maiatzaren 6an Arrasateko herritar talde handi batek greba orokorra deitu zuen maiatzaren 8rako Arrasaten, alkateari babesa emateko eta espetxeratzea salatzeko. Euskal Herriko gainontzeko herrietan, berriz, mobilizazioak egin zituzten. Prentsaurrekoan Ertzaintza agertu zen eta hizlariak identifikatu zituzten. [10]
Maiatzaren 8an greba egin zen Arrasaten. Grebaren jarraipena handia izan zen, batez ere herriko zentroan. Halaber, MCCren hainbat enpresa handitan eta enpresa txikitan greba egin zen.[11]
Atxikimenduak
Maiatzaren 7an Arrasateko udal langileek atxikimendua adierazi zioten Ino Galparsoro alkateari. [12]. "Ino udaletxera" dioten afixak atera eta udal eraikinetan jarrita daude, sinbolikoki bada ere bulego ezberdinetan presente egon dadin, eta bulegoetara jotzen duten herritarrak horretaz jabetu daitezen.
Maiatzaren 8an, Arrasaten greba deituta zegoen egun berdinean, haur eta nerabe talde bat Biteri plazan elkartue eta Ino Galparsororen aldeko murala margotu zuten. Bere aurpegia margotu eta hizki handitan "Ino maite zaitugu" irakur zitekeen. Ondoan ere "Ino etxera", "kartzelak apurtu", "aurrera bolie" eta "muxu bat", bezalako mezuak beste batzuen artean.
Maiatzaren 9an Debagoieneko Mankomunitateak Ino Galparsoro askatzeko deia egin zuen[13].
Oñatiko Udalak maiatzeko osoko bilkuran Ino Galparsoro aske uzteko mozioa onartu zuen. EAJ, EA eta Oñati Ezkerretik koalizioko zinegotziek aho batez onartu zuten.[14].
Kaleratzea
2008ko uztailaren 28an, Espainiako Entzutegi Nazionaleko Pedraz epaileak Galparsoro askatzeko agindua eman zuen, behin 30.000 euroko bermea ordaindu ondoren, "iheserako arriskua gutxitu" zelakoan. Galparsorok, hala ere, ezin zuen Espainiar estatuko lurraldetik atera. Egun horretan bertan irten zen kalera Soto del Realgo (Madril, Espainia) espetxetik Arrasateko alkatea[15].
Erreferentziak
- ↑ Ino Galparsoro, Mankomunitateko lehendakari Goiena.net 07-IX-12
- ↑ Apirilaren 30ean deklaratu beharko du Ino Galparsorok Garzonen aurrean Goiena.net 08-IV-28
- ↑ Ino Galparsoro Arrasateko alkatea kartzelatzeko agindu du Garzonek Berria 08-IV-30
- ↑ Ino Galparsoro Arrasateko alkatea baldintzarik gabe espetxeratzeko agindu du Garzonek Goiena.net 08-IV-30
- ↑ Garzón desestima el recurso contra el encarcelamiento de Ino Galparsoro Gara 08-V-15
- ↑ Manifestazio nazionala gaur eta eguenean greba orokorra deitzea aztertuko da Goiena.net 08-V-01
- ↑ Manifestazio nazionala gaur eta eguenean greba orokorra deitzea aztertuko da Goiena.net 08-V-01
- ↑ Milaka euskal herritarrek Ino askatzeko exijitu eta salbuespen egoerari STOP esan diote Arrasaten Mondraberri.com 08-05-03
- ↑ Oihana Aranburu izango da jarduneko alkatea Goiena.net 08-V-06
- ↑ Greba orokorrerako deia, alkatearen askatasuna eskatzeko Mondraberri.com 08-05-05
- ↑ Arrasate cierra la persiana y el cariño a su alcaldesa afloran en la calle. Gara 08-V-09.
- ↑ Udal langileek atxikimendua adierazi diote Ino Galparsoro alkateari Goiena.net 08-V-07
- ↑ Debagoieneko Mankomunitateak Galparsororen askatasuna galdegin du. Gara.net 09/05/2008
- ↑ Ino Galparsoro aske uzteko mozioa onartu zuen Oñatiko Udalak. Goiena.net 08/VI/03
- ↑ Ino Galparsoro baldintzapean aske utzi du Pedraz epaileak Berria 08/VII/29
Kanpo loturak
Ino askatu! aurrera bolie!
Ino Galparsoro, Arrasateko alkatea: "Udalean normaltasunez lanean jarraitzea da gure asmoa" (BIDEOA) Goiena.net 08-01-09
Ino Galparsoro: "EAJ eta PSE-EEk adostutako mozioa hurrengo hauteskundeetarako interesen arabera planteatu dute" - BIDEOA Goiena.net 08-04-11
Ino Galparsoro: "Guretzat garrantzitsua da ezkerretik zuzendutako udaletxea izatea; horren bila joango gara orain ere" (Bideoa) Goiena.net 08-04-25

