Jakue II.a Aragoikoa
Wikipedia(e)tik
Jakue II.a Aragoikoa (Valentzia, 1267ko abuztuaren 10a - Bartzelona, 1327ko azaroaren 5a), zuzena, ezizenaz ezaguna, Siziliako erregea (1285 -1296) Aragoi eta Valentziako errege eta Bartzelonako kondea izan zen (1291 - 1327).
[aldatu] Biografia
Petri III.a Aragoikoa eta Konstantza Siziliakoa gurasoak eta Alfontso III.a Aragoikoa anaia nagusia zituen.
Korsika eta Sardinia konkistatu zuen. Roger de Florrek zuzendutako almogàverren espedizioa (1302) antolatu zuen.
[aldatu] Ezkontza eta seme-alabak
Lau aldiz ezkondu zen: Elisabet Gaztelakoa, Blanka Napolikoa, Maria Ziprekoa eta Elisenda Moncadakoa.
Bigarrenarekin baino ez zituen seme-alabarik izan, honekin hamar izan bazituen ere:
- Jakue (1296-1334), Leonor Gaztelakoa ezkondu eta ondorengoa izataeri uko egin ziona.
- Alfontso (1299-1336), ondorengoa.
- Maria (1299-1311), Antso IV.a Gaztelakoaren semea zen Petri ezkondu zuena.
- Konstantza (1300-1327), Joanes Manuel ezkondu zuena.
- Elisabet (1302-1330), Federiko I.a Austriakoa ezkondu zuena.
- Joanes (1304-1334), Toledo eta Tarragonako artzapezpiku eta Alexandriako patriarka.
- Petri (1305-1381), Ribagortza, Ampurias eta Pradesko kondea.
- Blanka (1307-1348), moja.
- Erramun Berenguer (1308-1364), Pradesko konde eta Elxeko jauna.
- Violante (1310-1353), Filipe Errumaniakoa, Filipe I.a Tarentokoa eta Lope Ferrench ezkondu zituena.
| Aurrekoa Alfontso III.a Aragoikoa |
Aragoiko erregea 1291 - 1327 |
Ondorengoa Alfontso IV.a Aragoikoa |
| Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |