Petri III.a Aragoikoa
Wikipedia(e)tik
Petri III.a Aragoikoa (Valentzia, 1240 - Vilafranca del Penedès, 1285eko azaroaren 2a), nagusia ezizenaz ezaguna, Valentzia eta Aragoiko errege eta Bartzelonako kondea izan zen (1276 - 1285).
Biografia [aldatu]
Gurasoak Jakue I.a Aragoikoa eta Violante Hungariakoa zituen.
Aragoiko erregerik nagusienetariko bat izan zen. Bere erresuman bakea ezarri ondoren, Tunisia eraso eta Sizilia eta Malta konkistatu zituen, Roger de Llúria almiranteari esker.
Ezkontzak eta seme-alabak [aldatu]
1262an Manfredo Hohenstaufen Siziliako erregearen alaba zen Konstantza ezkondu eta sei seme-alabak izan zituzten:
- Alfontso (1261-1291), ondorengoa.
- Jakue (1267-1327), anaiaren ondorengoa.
- Elisabet (1271-1336), Dionisio I.a Portugalgoa ezkondu zuena.
- Federiko (1272-1337), Siziliako erregea.
- Violante (1273-1302), Roberto I.a Napolikoa ezkondu zuena.
- Petri (1275-1296).
Maria Nicolau izeneko maitalearekin hiru seme-alabak izan zituen:
- Jakue, Segorbeko jauna.
- Joanes.
- Beatriz.
Ines Zapata izeneko maitalearekin lau seme-alabak izan zituen:
- Fernando, Albarracíngo jauna
- Antso, Ampostako gazteluzaina.
- Petri.
- Teresa.
| Aurrekoa Jakue I.a Aragoikoa |
Aragoiko erregea 1276 - 1285 |
Ondorengoa Alfontso III.a Aragoikoa |
| Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
