Jaunde
Wikipedia(e)tik
|
Jaunde |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Yaoundé |
| Estatua | |
| Koordenatuak | 03°52′N 11°31′E / 3.867°N 11.517°EKoordenatuak: 03°52′N 11°31′E / 3.867°N 11.517°E |
| Garaiera | 730 m |
| Biztanleria | 1.430.000 bizt. (2005) |
Jaunde (izen ofiziala, Yaoundé) Kamerungo hiriburua eta bigarren hiri nagusia da, Douala ondoren. Mefouko departamentuan dago, estatuaren erdialdean, muino ugariko lurralde batean, Sanaga eta Nyong ibaien artean. Unibertsitatea eta administrazio-zerbitzuak. Merkataritza handia du. Dualako hiriarekin burdinbidez lotua dago. Aireportua.
Hiria 1888an sortu zen, Kamerun alemaniarren protektoratu zen garaian. 1915ean belgikarrek hartu zuen, eta 1925ean Kamerun frantsesaren hiriburu izendatu zuten. 1960tik aurrera, Kamerun estatu burujabearen hiriburu izendatu zuten.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo-loturak
- (Frantsesez)Yaundeko Unibertsitatearen webgunea
| Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.