Joaquín María Ferrer

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Francisco Goyaren erretratua.

Joaquín María de Ferrer y Cafranga (Pasai San Pedro, Gipuzkoa, 1777ko abenduaren 8a - Santa Ageda, Arrasate, 1861), euskal politikari liberala eta militarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketan hasi zen politikan eta diplomazia eta administrazio karguak izan zituen Argentina eta Peruko lurraldeetan. Kapitain bihurtu zenean Perun eman zituen lau urte (1811-1815). Hirurteko Liberalean Gipuzkoako diputatu bihurtu zen, baina handik hiru urtera, berriro absolutismoa ezarri zenean, Fernando VII.ak hiltzera kondenatu zuen eta Gibraltarrera lehendabizi eta Parisa gero erbesteratu behar izan zuen. Parisen zegoela Katalina Erausoren historiari buruzko lan bat idatzi zuen (espainieraz, frantsesez eta alemanieraz argitaratua) eta Cervantesen izpirituari buruz beste bat ere argitara eman zuen. Espainiara itzuli zen Maria Kristina erregina bihurtu eta amnistia dekretatu ondoren. Egun batez Ogasun Ministro bihurtu zen Calatravaren presidentzian. Berriro diputatu hautua, Gorteetako presidente zen 1836tik 1837ra. 1837. urteko Konstituzioa prestatu zuen. Gorte Konstituziogileko lehendakari, Madrilgo alkate (1840) eta Estatuko ministro izan zen Esparterorekin.

Baldomero Espartero eta Alderdi Progresistari lotua, berriro Ogasun Ministro eta Estatu Ministro izendatu zuten Ministro-Kontseiluaren Presidente (1840-1841) bihurtu arte. 1843an Espartero irten eta gero, biziarteko senatari izendatu zioten eta Senatuaren Presidente ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]