Katalina Erauso
Wikipedia(e)tik
Katalina Erauso (Donostia, 1592- Cuitlaxtla, Mexiko, 1650) moja eta soldadu izan zen.
1592an jaio zen Donostian, Miguel Erauso eta Maria Perez Galarragaren alaba. Oso gazte Antiguoko komentuan sartu zuten, baina ez zuen izaera hartarako oso egokia eta, beste moja bat astindu ondoren, 15 urterekin ihes egin zuen, baserritarrez jantzita. Urteetan zehar herriz herri ibili zen, beti gizonezkoaren itxura eta izenaz, Amerikara joan zen arte. Perun soldadu gisan izena eman zuen.
1619an, Txileko iparraldean borrokatu zen, ausart eta trebe, emakumea zela adierazi gabe. Hainbat borrokatan hartu zuen parte, garaiko soldaduen moduan.
1623an borroka batean gizon bat hil izanagatik atxilotu zuten: exekuzioa saihesteko, apezpikuari emakumea zela eta konbentu batean egona zela esan zion. Aztertu eta emakumea zela baieztatu zen; horrela, apezpikuak babestu eta Espainiara bidali zuen. Han Felipe IV erregearekin bildu zen. Haren abenturen historia Europan zabaldu zen eta Aita Santua bisitatu zuen.

