Johann Strauss (semea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Johann Strauss (semea)

(1899)
Bizitza
JaiotzaSankt Ulrich (en) Itzuli, Neubau (en) Itzuli eta Viena1825eko urriaren 25a
Herrialdea Austriar Inperioa
Cisleithania
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaViena1899ko ekainaren 3a (73 urte)
Hobiratze lekuaVienna Central Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pleuropneumonia
Familia
AitaJohann Strauss I.a
AmaMaria Anna Streim
Ezkontidea(k)Henrietta Treffz  (1862 -  1878)
Angelika Strauss (en) Itzuli  (1878ko maiatzaren 28a -  1882)
Adele Strauss (en) Itzuli  (1882 -
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Franz Amon (en) Itzuli
Joseph Drechsler (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria eta musikagilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Musika instrumentuabiolina

IMDB: nm0006310 Allocine: 37998 Allmovie: p308160 IBDB: 12459
Spotify: 5goS0v24Fc1ydjCKQRwtjM iTunes: 914054 Last fm: Johann+Strauss+II Musicbrainz: 8255db36-4902-4cf6-8612-0f2b4288bc9a Discogs: 1259101 IMSLP: Category:Strauss_Jr.,_Johann Allmusic: mn0000307361 Find a Grave: 4477 Edit the value on Wikidata

Johann Strauss II.a edo Johann Sebastian Strauss, Johann Strauss semea gisa ere ezagutua, (Viena, 1825eko urriaren 25a - ib., 1899ko ekainaren 3a) musika klasikoko konposatzaile austriarra izan zen. Johann Strauss I.aren semea, bere anaiak ere (Josef eta Eduard) konposatzaileak izan ziren, baina ez zuten Johannen mailako osperik lortu.

Europan zehar hainbat itzuli egin zituen bere musika ezagutzera emanez. 1876an Ameriketako Estatu Batuetara joan zen lehen aldiz, bere lanak jotzera. Bereziki balsak konposatuz egin zen famatu; horien artean ezagunena "Danubio Urdina" (1867) da, baina baita beste batzuk ere, hala nola "Enperadorearen balsa" (1889), "Austriar herrietako enarak" (1865), "Udaberriko ahotsak" (1883), "Odol vienarra" (1873), "Vienako basoetako ipuinak" (1868), etab. Lan hauengatik guztiengatik, Vienako bere jarraitzaileek "Valsaren erregea" titulua eman zioten.

Danube urdina


Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vienan, 1825ko urriaren 25an jaio zen, familia katoliko batean. Johann Strauss I bere aita zen eta Maria Anna Streim aita-ama bezala zituen. Bere aitak ez zuen semea musikari izaterik nahi, eta, horregatik, aitarengandik ezkutuan ikasi zuen biolina jotzen. Bere lehen biolin irakaslea, bere aitaren orkestraren biolinista bat zen, Franz Amon.[1] Aita konturatu denean semea zigortu egin du zartailu bat erabiliz. Aitak familia utzi zuenean hasi zen bere karrera musikal erabatekoa, 17 urte zituela. 19 urterekin lehen aldiz orkestra bat zuzendu zuen jendaurrean.

Strauss ikasi zuen kontrapundua eta harmonia bere irakaslearekin, Joachim Hoffmann, musika eskola pribatu bat zeukana. Joseph Drechsler konpositoreak harmonia ariketak irakatsi zizkion, eta bere talentuak aitortu zituen. Urte hoietan konposatu zuen bere lan erligioso bakarra "Tu qui regis totum orbem" (1844). Bere Biolin irasleetako bat, Anton Kollmann, Vienna Court Operako balletan répétiteur bezala lan egiten zuena, beretzako gomendio bikainak idatzi zituen. Gomendio hoiekin, Vienako agintaritzarat joan zen publikoan jotzeko baimena lortzeko[2]. Hasieran orkestra txiki bat sortu zuen Zur Stadt Belgrad tabernako musikari batzuekin.

Johann Strauss II.a Konpositore bezel hasi zenein

Hastapenak konpositore bezala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Johann Strauss I-aren eraginaren gatik Strauss semeak ezin zuen lanik aurkitu bertako enpresetan. Baina semeak lortu zuen Dommayer kasinoa konbenzitzea, eta han lan egitea. Haserrez Johann Strauss I.ak erabaki zuen Dommayer kasinoan berriz ez egitea lan.

Johannn Strauss II.a 1844ko urrian hasi zen lanean Dommayer kasinoan, nun jotzen zituen bere lehen lanak: "Sinngedichte"Op. 1, "Gunstwerber"Op. 4 eta "Herzenslust" Op. 3 polka. Publikoaren eta prentsaren kritikak oso onak eta positiboak izan dira Straussen musikaren gainean.

Baina bere hastapenak eta gero, Johan Strauss II.ak zailtasunak ezagutu ditu konpositore bezala. Zailtasunak konponduak izan direnak etxetik kanpo lan egitea aukeratu egin zuenean. Bere lehen lan garratsitsua izan da Vienako herritaren bigarren erregimentuaren “Kapellmeister” lekua lortu zuenean, leku bat bi urtez libre gelditu zena Joseph Lanner hil eta gero.

1848 Austriar Imperioaren iraultzaren garaian, Viena suntsituta zenean, Straussen eta bere aitaren arteko lehiaketa nabarritu eta indartu egin da. Strauss semeak iraultzaileen alde joan zen eta bere aita monarkiaren alde.

Vienan, 1848an Johann Strauss I.a eskarlatinaz hil egin zenean, bere jarraitzaileak aitaren orkestrarekin elkartu zituen. Geroago idatzi egin zituen hainbat kantu Austriako enperadorearentzako, Franz Josef I. "Kaiser Franz-Josef Marsch" Op. 67 eta  "Kaiser Franz Josef Rettungs Jubel-Marsch" Op. 126 bezalakoak.

Aurrerapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkenean Straussek bere aita baino fama gehiago lortu zuen eta bere garaiko balsa konpositore famatuenetako bat bihurtu da. Bereziki Austrian, Polonian eta Alemanian egiten zuen lan, bere orkestrarekin.

KK Hofballmusikdirektor (erregeen dantzaldien musika zuzendaria) postuarentzako berriz aplikatu zuen, eta 1863an lortu zuen, hainbat alditan ezeztatua izan eta gero.

1853an Josef Strauss Johann Strauss II.aren orkestran sartu zen.

1855an San Petersburgoko Tsarskoye Selo trenbide enpresaren lana onartu zuen. Hori eta gero urtero joan zen Errusiarat jotzeko, 1865ak arte.

1862an Eduard Strauss bere bi anaiekin batera, Johan Straussen orkestran, lan egiten hasi zen.[3]

Geroago 1870eko hamarkadan, Strauss eta bere orkestra Ameriketako Estatu Batuetara joan ziren jotzera. Bostoneko jaialdietan parte hartu zuen, Patrick Gilmore gonbidatu eta gero, nun, 1000 musikariekin, bere balsa famatua “Danubio Urdina” eta beste kantu batzu jo egin zituen.[4][5][6][7]

Lagunak eta miresleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Strauss eta Johannes Brahms

Bere lanek garai hartako hainbat konposatzaile txunditu zituen, besteak beste Straussen lagun min zen Johannes Brahms.





Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1899eko ekainaren 3an, Johann Strauss II.a hil zen 73 urterekin, pneumoniak jota, bere jaioterrian. Hiltzeko garaian "Aschenbrödel" balleta idazten ari zen.[8]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Strauss family» Oxford Music Online  doi:10.1093/gmo/9781561592630.001.0001/omo-9781561592630-e-0000052380. (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  2. Gartenberg, Egon. (1974). Johann Strauss – The End of an Era. Penn State University Press ISBN 978-0-271-01131-8..
  3. Weitlaner, Juliana. (2019). Johann Strauss. Father and Son. Their Illustrated Lives. Prague: Vitalis ISBN 978-3-89919-648-1..
  4. «MPR: The Waltz King and the Land of Giants» news.minnesota.publicradio.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  5. (Ingelesez) Austrian Information. Information Department of the Austrian Consulate General 1998 (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  6. (Ingelesez) Knowles, Mark. (2009-06-08). The Wicked Waltz and Other Scandalous Dances: Outrage at Couple Dancing in the 19th and Early 20th Centuries. McFarland ISBN 978-0-7864-5360-3. (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  7. «Johann Strauss, Jr. in the United States, 1872 - The Classical Music Guide Forums» www.classicalmusicguide.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  8. Heinrich Eduard, Jacob. (1940). ohann Strauss, Father and Son: A Century of Light Music. Greystone Press.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]