Kas (freskagarri konpainia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
KAS (freskagarri konpainia)» orritik birbideratua)
Kas (freskagarri konpainia)
Datuak
MotaMarka eta marka erregistratua
HerrialdeaEspainia
Agintea
JabeaPepsiCo
Historia
Sorrera1956
webgune ofiziala
Artikulu hau freskagarri markari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «KAS».
Kas botila bat.

Kas jatorriz Gasteizen (Euskal Herrian) sortutako freskagarri konpainiaren merkatu-izena da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1870ean, Roman Knörr Streiff (Ulm, Baden-Württenberg, Alemania) garagardogile alemaniar gaztea Arabara ailegatu zen. Mariano Ortiz de Urbina gasteiztar ardo saltzailearekin batera, La Sucursal garagardo fabrika sortu zuen;[1] eta haren alaba Gregoria Maria Pilarrekin ezkondu zen, 1886ko ekainaren 10ean.[2]

1912an, Knörr Streiffek La Esperanza enpresa sortu zuen, "garagardo alemana, gaseosa, sinalco motako freskagarriak, Seltz ura eta izotza" ekoizteko. Fabrika Gasteizetik hurbil ezarri zuen.[2] 1927tik aurrera, Roman Knörr Ortiz de Urbina semeak As gaseosa fabrikari ekin zion.[1]

Gerra zibilaren ondorioz, enpresa aktibitate barik geratu zen, bezerorik, langilerik eta stock-ik gabe. Gerraostean lan handiak izan zituzten berriro lanean hasteko: Luis eta Jose Maria Knörr Elorza anaiek (Knörr Ortiz de Urbinaren semeek) ekin zioten, lehenak komertzial lanean eta bigarrenak produktuaren ekoizpenean. 1954an, Espainian Coca-Cola freskagarria agertu eta gero, Jose Mariak laranja zuku kontzentratua ur karbonatatuarekin nahasteko lehen probak egin zituen;[3] 1956ean familiaren abizenaren K hizkia gehitu eta produktuarentzat KAS marka sortu zuten, Coca-Colari eta AEBetik etortzen ziren edari berriei lehia egingo zien freskagarria. Marka honen pean, alkoholik gabeko bitter-ra ere asmatu zuten, Espainiar merkatuan arrakasta handia izan zuen produktua, enpresari irabazi handiak ekarri zizkiona, eta haren komertzializaziorako tokian tokiko azpienpresak sortu behar izan zituzten.[2]

XX. mende amaieran, enpresak ezin izan zion eutsi multinazionalekin lehiatu ahal izateko eginiko inbertsio handiei; ondorioz, 1992an PepsiCo konpainia estatubatuarrak eskuratu zuen.[4]

Markaren hedapena handitzeko, enpresak marketing kanpaina arrakastatsuak burutu zituen, hala hola 60-70eko hamarkadetan KAS txirrindularitza-talde garrantzitsua babestu zuenean, 1977an Frantziako Tourraren etapa bat Gasteizen amaitu zenean, enpresak fabrika zuen Gamarrako industrialdean,[3] edo 1982ko futboleko mundialean Lopez Ufartek freskagarria kontsumitzen agertu zenean.[5]

2006ean, markaren sorreraren 50. urteurrena ospatzeko, hasieran erabili ziren litro bateko botilen serie bat ekoitzi zen. Gainera, Etxabarri-Ibiñako botilaratze-plantan markari omenaldia egin zitzaion, eta Gasteizen eta Donostian antzinako iragarki, botila, argazki eta bestelako material historikoen erakusketak antolatu ziren.[6]

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Freskagarrien ekoizpenerako, Zigoitiako "Venta Caída" urbegiaren ura erabili izan dute,[7] Hori dela eta, kobazulo hau "Manantial de Kas" izenarekin ere ezagutzen da.[8] Subijanako kareharrizko guneko[9] beste askorekin batera, Arabako Espeleologia Taldeak esploratu zuen 1950eko hamarkadan.[10] Azken urteetan lantegiak beste ur-iturri batzuk ere gehitu ditu.[11]

Produktuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gas karbonodun edaria (freskagarri) edariak ekoizten ditu, bai laranja, limoi nahiz sagar zaporekoak. Era berean Bitter Kas, edari mingots eta alkohol gabekoa ere merkaturatzen du; iraganean, KasFruit fruta zukuak eta KasKol freskagarria ere saltzen zituen. Gainera, munduan zehar herrialde bakoitzaren gustuetara egokitutako produktuak ditu:

  • Kas Cola (Espainia): Cola saborezkoa.
  • Kas Naranja (Espainia): Laranjazkoa.
  • Kas Limón (Espainia): Limoizkoa.
  • Kas Manzana (Espainia): Sagarrezkoa.
  • Kas Uva (Espainia): Mahats saborezkoa.
  • Kas Fresa Explosiva (Kanariar irlak/Espainia): Marrubi "explosiboa".
  • Kas Tonica
  • Kas Toronja (Mexiko)
  • Bitter Kas
  • Kas Guaraná (Brasil)
  • Kas Guaraná Maracuyá (Brasil)
  • Kas Guaraná Acerola (Brasil)
  • Kas Uva Acerola (Brasil)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Jose Maria Knörr hil da, KAS freskagarrien sortzailea» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
  2. a b c «El último apestado» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
  3. a b (Gaztelaniaz) Kas de Vitoria | Curiosidades del refresco KAS | Vitoria-Gasteiz. 2013-10-22 (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
  4. (Gaztelaniaz) «KAS: Historia del primer refresco de burbujas español» El Retronostálgico 2019-05-08 (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
  5. (Gaztelaniaz) Internet, Unidad Editorial. «Fallece en Vitoria José María Knörr, creador de los refrescos KAS» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
  6. (Gaztelaniaz) Ruiz, Javier. (2021-05-05). «El Gobierno plantea un nuevo impuesto por el uso de todas las carreteras a partir de 2022» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
  7. IGME. (1975). Informe sobre la solicitud de un perímetro de protección del manantial Venta Caída en el término municipal de Cigoitia (Álava). http://info.igme.es/.
  8. «BUEX - Sistema de Cueva» www.buex.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
  9. Masa de agua subterránea de las Calizas de Subijana 011. http://www.chebro.es/.
  10. Alavés., Grupo Espeleológico. (D.L. 1989). Historia de la espeleología alavesa 25 años del Grupo Espeleológico Alavés (1962-1987) : memoria = Arabako espeleologi historia : Arabako Espeleologi Taldea 25 wateal (1962-1987) : txostena.. Diputación Foral de Navarra, Servicio de Publicaciones ISBN 84-7821-035-0. PMC 434023012. (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  11. «BOE.es - BOE-B-2006-258108 Anuncio de 20 de octubre de 2006, del Director de Energía y Minas del Departamento de Industria, Comercio y Turismo del Gobierno Vasco, por el que se somete a información pública la solicitud realizada por la mercantil «Compañía de Bebidas Pepsico, S. L.», de autorización de aprovechamiento de las captaciones denominadas «Pozo P-3» y «Pozo P-4», situadas en la planta embotelladora de Etxabarri-Ibiña (Zigoitia, Álava), con su correspondiente perímetro de protección, así como la solicitud de cambio de nombre de las citadas captaciones por el de «Manantial KAS Gorbeia».» www.boe.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]