Katalina Lancasterrekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katalina Lancasterrekoa

Erregina ezkontidea


erregeorde


pretender to the Castilian throne (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaHertford1373ko martxoaren 31
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
HeriotzaValladolid1418ko ekainaren 2a (45 urte)
Hobiratze lekuaCapilla de los Reyes Nuevos (Catedral de Toledo) (en) Itzuli
Familia
AitaJoanes Gantekoa
AmaConstance of Castile, Duchess of Lancaster
Ezkontidea(k)Henrike III.a Gaztelakoa  (1388ko irailaren 17a, 1388ko iraila (egutegi gregorianoa) -  1406ko abenduaren 25a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaLancaster etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
JarduerakGaztelako errege-erreginen ezkontidea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Katalina Lancasterrekoa (Hertford, 1373ko martxoaren 31Valladolid, 1418ko ekainaren 2a), Gaztelako erregina ezkontidea, Henrike III.a Gaztelakoa erregearekin ezkontzeagatik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joan Gantekoa, Lancasterreko I. dukea eta Gaztelako Konstantzaren alaba. Petri I.a erregearen biloba izanik, Katalina Hertdorfeko Gazteluan hezi zuten oinordeko gisa.

1385ean Joan I.a Portugalgoa erregeak Joan I.a Gaztelakoa Aljubarrotako guduan garaitu zuenean, portugesen independentzia erabat ezarri zen. Orduan, Katalinaren gurasoak, Lancasterreko dukea eta dukesa, Gaztelako tronuaren aldarrikapena egin zuten eta espedizio bat antolatu zuten Rikardo II. aren laguntzarekin, Coruñan lehorreratu zena 1386an.

Gatazka konpontzeko, Baionako Itunaren arabera, 1388ko irailaren 17an, Palentziako San Antolin katedralean, Henrike Trastámarakoarekin, bere lehengusua, ezkontza konpromisoa egin zuten, Katalinak 15 urte zituelarik. Ezkontzari esker, Henrikek Asturiasko printzearen titulua jaso zuen. Ordutiz geroztik, Gaztelako eta Espainiako koroaren oinordekoek titulu hori erabili dute.

Ananaren dibisa irudikatzen duen kapitela, erreginaren sinboloa, Santa María la Real de Nievan.

Ezkontzak amaiera eman zion Petri I.aren eta Henrike II.aren ondorengoen arteko gatazka dinastikoari, Trastamarako Etxea finkatuz eta Ingalaterra eta Gaztelako Koroaren arteko bakea ezarriz.

Azkenik, ezkontza Madril ospatu zen 1393an, Henrike jada errege zela.

Espainian enpresen edo dibisen moda sartu omen zuen, eta ananaren dibisa erabili zuen sinbolo pertsonal gisa, Trastamarako Etxeko Gaztelako erregina baten emakumezkoen lehen dibisa izanik.[1] Dominikar Ordenaren mezenas handia izan zen. 1390eko irailean, Katalinak Avignongo Aita Santuaren autoritatea onartu zuen, Klemente VII.a antipaparen agindupean, eta jarraitzaile sutsua bihurtu zen.

Erregealdia Joan II.aren ordez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enrike III.a hil zenean, 1406ko abenduaren 25ean, Katalinak erregina jardun zuen Aragoiko errege izango zen Fernando de Antequera koinatuarekin batera. Semea, Joan II.a, adin txikikoa izan zen bitartean aritu zen.

Katalinak, zenbait hiritako noble, elizgizon eta udal-agintariekin batera, Galizia, Asturias, Kantabria, Euskal Herria, Gaztela Zaharra, Leon eta Gaztela Berriko zatiak koordinatu zituen. Bestetik, Fernando de Antequerak, Extremadura eta Andaluziako, Jaen, Kordoba eta Sevillako kristau-erresumak. Almeria, Granada eta Malagako lurrak Granadako nazarien erresumaren parte ziren.

Erregeordetzan, erreginak aktiboki parte hartu zuen erresumaren kanpo-politikan, besteak beste, Ingalaterra eta Portugalekin. Bake hitzarmenek bi erresumekiko harreman komertzialak ziurtatu zituzten.

1412an, Fernando de Trastámara infante gaztelarra Fernando I.a Aragoikoa bihurtu zen, Caspeko Hitzarmenean erabakitakoaren arabera. Horretarako, Gaztelako laguntza formal eta ekonomikoa jaso zuen, Aragoiko tronurako hautagaitza diruz lagundu baitzuen, baita koroa ere. Aragoitik Gaztelako erregeordetzari aurre egiteko, Fernandok hurbileneko kontseilariak erabili zituen, besteak beste, Sancho de Rojas artzapezpikua, bai eta haren emazte Leonor de Alburquerqueren eragina ere, Gaztelan jabe handia baitzen, eta haren semeena, Aragoiko Infanteena. 1416an hil ondoren, Katalinak Gaztelako gobernuaren beste alderdi batzuk bere gain hartu ahal izan zituen, hala nola Granadarekiko diplomazia edo ordura arte Fernandoren prerrogatiba izan ziren ordena militarrak.

Pablo de Santa María gotzainaren eta Bizente Ferrer predikatzailearen ideien eraginez, Valladolideko ordenamendua argitaratu zuen. Hartan, juduak eta mudejarrak erresumako hirietan baztertzeko lehen legeak ezarri ziren, bai eta erresumako gizarte-bizitzan zuten parte-hartzea murrizteko beste neurri batzuk ere. Kexen ondorioz, ordenamendua hiri batzuetan baino ez zen aplikatu.

Lancásterreko Katalina erregina Valladoliden hil zen 1418ko ekainaren 2an, 45 urte zituela, iturrien arabera "perlesia" zuen. Semeak berehala hartu zuen boterea.

Hilobia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katalina Lancasterren hilobia

Hil ondoren, Lancasterreko Katalina erreginaren gorpua Toledoko hirira eraman zuten, eta Toledoko Katedraleko Errege Berrien Kaperan hilobi bat jaso zuen. Han daude gorpuzkiak. Erreginaren hilobia Ebanjelioaren aldean eta San Hermenegildo aldarearen ondoan dago. Bi aingeruk eusten diote erreginaren epitafioa zizelkatuta agertzen den kartelari

Genealogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Fernández de Córdova Miralles, Álvaro. (2016). «El cordón y la piña. Signos emblemáticos y devociones religiosas de Enrique III y Catalina de Lancaster (1390-1418)» Archivo Español de Arte LXXXIX (354) ISSN 1988-8511..

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • González Dávila, Gil: Historia de la vida y hechos del rey don Henrique tercero de Castilla (1638)
  • López de Ayala, Pedro: Crónicas de los Reyes de Castilla Don Pedro, Don Enrique II, Don Juan I, Don Enrique III. 2 v. Editorial Órbigo, S.L. ISBN 84-96966-50-X
  • The Treaty of Bayonne (1388) with Preliminary Treaties of Trancoso (1387), ed. J. Palmer y B. Powell. Universidad de Exeter, 1988 ISBN 0-85989-316-2
  • Echevarria Arsuaga, Ana: Catalina de Lancaster. Editorial Nerea 2002 ISBN 84-89569-79-7
  • Echevarria Arsuaga, Ana: “The Queen and the Master: Catalina of Lancaster and the Military Orders”, en Queenship and Political Power in Medieval and Early Modern Spain, (ed. T. Earenfight). Londres/Nueva York: Ashgate, 2005, pp. 91-105 ISBN 0-7546-5074-X
  • Echevarria Arsuaga, Ana: “Dinastía. Reinas mecenas en los albores del Renacimiento”, en Retrato de la mujer renacentista. Coord. A. Serrano de Haro Soriano, E. Alegre Carvajal. Madrid: UNED, 2012, pp. 67-89 ISBN 978-84-362-6147-9
  • Suárez Bilbao, Fernando: Enrique III. Diputación Provincial de Palencia 1994 ISBN 84-8173-013-0
  • Veas Arteseros, Francisco de Asís: Itinerario de Enrique III. Editum: Ediciones de la Universidad de Murcia 2003 ISBN 84-8371-400-0
  • Mitre Fernández, Emilio: Una muerte para un rey : Enrique III de Castilla (Navidad de 1406). Ámbito Ediciones, S.A. 2001 ISBN 84-8183-091-7
  • Mitre Fernández, Emilio: Los judíos de Castilla en tiempo de Enrique III : el pogrom de 1391. Universidad de Valladolid. Secretariado de Publicaciones e Intercambio Editorial 1994 ISBN 84-7762-449-6
  • Mitre Fernández, Emilio: Extensión del régimen de corregidores en el reinado de Enrique III de Castilla. Universidad de Valladolid. Secretariado de Publicaciones e Intercambio Editorial 1969 ISBN 84-600-0218-7
  • Montojo Jiménez, Carlos: La diplomacia castellana bajo Enrique III : estudio especial de la embajada de Ruy González de Clavijo a la corte de Tamerlán. Ministerio de Asuntos Exteriores. Centro de Publicaciones 2004 ISBN 84-95265-38-9
  • Del Arco y Garay, Ricardo (1954). Instituto Jerónimo Zurita. Consejo Superior de Investigaciones Científicas., ed. Sepulcros de la Casa Real de Castilla (1ª edición). Madrid. 
  • Elorza, Juan C.; Vaquero, Lourdes; Castillo, Belén; Negro, Marta (1990). Junta de Castilla y León. Consejería de Cultura y Bienestar Social, ed. El Panteón Real de las Huelgas de Burgos. Los enterramientos de los reyes de León y de Castilla (2ª edición). Editorial Evergráficas S.A. ISBN 84-241-9999-5

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]