Traganarru
Traganarrua edo tragarroia haize-zurrunbilo gehienetan indartsua da, hodei-zutabe edo kumuloninbo baten azpitik irteten den hodei-kono alderantzikatu eta inbutu-formako gisa azaltzen dena, azpian itsasotik jasotako ur-tantaz edo lurretik jasotako hauts, harea edo zaborrez osaturiko anabasa bat eduki ohi duena[1].
Normalean, ez dira oso indartsuak, tornadoak ez bezala, eta luzaro gutxikoak dira. Hala ere, nabigaziorako arriskutsuak izan dira oso.
Eduki-taula |
[aldatu] Motak
- Tornado motakoak.
- Tornado motakoak ez direnak (Trumoi-ekaitz gainbarrunbe batek sortuak)
[aldatu] Kokapena
Gehienak tropikoetan jazo badira ere, batzuetan munduko beste lekutan jazo dira, adibidez, Euskal Herrian. Urtero Europan 160 traganarru ikusi dituzte.
[aldatu] Euskal Mitologian
Traganarru itsas irelua da, bortitza eta generalki traganarruaren itxurarekin agertzen dena itsontziak eta pertsonak irensteko. Bere izenak adierazten duenez, traganarru edo itsas-arranpa edo ubilaren itxura hartzen du.