Lankide:8Xabier8/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nathan Rosen (1909ko martxoaren 22a-1995eko abenduaren 18a) fisikari Amerikar-Israeldarra zen, hidrogeno atomoaren inguruko ikerteengatik ezaguna. Gainera, Albert Einstein eta Boris Podolsky-rekin korapilatutako uhin-funtzioen eta EPX paradoxaren arloetan ere egin zuen lan. Einstein-Rosen zubia, gero zizare-zulo izenaz ezaguna, Nathan Ros

8Xabier8/Proba orria
Bizitza
Jarduerak

en-ek sortutako teoria bat da.

Hasierako bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nathan Rosen familia judu batean jaio zen Brooklyn-en (New York). MIT-an ikasten zuen Depresio

Handiaren garaian. Han, ingeniaritza elektromekanikoan lizentziatura bat lortu zuen, eta geroago master eta doktoretza bat fisikan. Ikaslea zela, artikulu ugari argitaratu zituen, haietako bat Neutroia izanik, nukleo atomikoaren estruktura azaltzen saiatzen zena, James Chadwick aurkikuntza baino urtebete lehenago. Uhin-funtzioetan eta grabitatean ere interesa  eduki zuen; gai hauetan lan eginez Michigango Unibertsitatean, eta ondoren, Princetongo Unibertsitatean.

Zientziaren egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen hasiera, zientzia azkar ari zen hazten, eta atomoaren barruko konportamoldeak lehen aldiz hasi ziren ulertzen. 1900. urtean, Max Planck-ek teoria kuantikoa proposatu zuen, energia guztia quanta izeneko unitate diskretuetan mugitzen zenaren ideia. 1905. urtean, Albert Einsteinek erlatibitate bereziaren teoria argitaratu zuen, fisikaren aurrerapenean eta unibertsoaren ulermenean funtsezkoa izango zena. 1927. urtearen ingurna, Niels Bohr eta Werner Heisenberg-ek, beste fisikari askorekin batera, mekanika kuantikoaren Kopenhageko interpretazioa garatu zuten, partikulen mugimenduen probabilitateak determinatuz. Aurkikuntza guzti hauek Nathan Rosen-ek bultzatutako iraultzaren oinarria eraiki zuten.

Einsteinekin lanean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1932an, MIT-ko doktoretza bukatu eta gero Princetongo Unibertsitarera joan zen ikertzera. 1934an, Albert Einsteinen laguntzaile bihurtu zen, Ikerketa Aurreratuko Institutuan, Princetonen (New Jersey) eta postu hortan jarraitu zuen 1936ra arte. 1935eko uztailan, Einstein eta Rosen-ek zubi batez lotutako geruza paralelotan tolestutako espazio-denboraren inguruko artikulu bat argitaratu zuten, Erlatibitate orokorra eta Maxwellen ekuazioak erabiliz bakarrik. Lehenago, Einsteinekin lanean, Rosenek Einsteinen korapilatutako uhin-funtzioen ikerketen berezitasunak adierazi zituen, eta Boris Podolsky-rekin batera, artikulu bat argitaratu zuen 1935eko maiatzan, oinarri teoriko bat garatuz 1935eko uztailaren publikazioarentzako. 1935eko artikuluak, Errealitate fisikoaren deskribapena mekanika kuantikoaren ikuspuntutik osotzat hartu daiteke? izenburukoa, efektu hauei Einstein-Podolsky-Rosen paradoxa izena ematen zien, edo EPR paradoxa. Einsteinek Roseni lagundu zion bere fisikari karrerarekin jarraitzen Molotov-i gutun bat bidaliz Sobietar Batasunean. Han, Einsteinek eta Rosenek artikulu berri bat publikatu zuten Uhin grabitatorioen inguruan, zeinean zilindro biratzaile batek sortzen duen tolestutako espazio-denboraren kontzeptua garatu zuten. 1952an Rosen irakasle bilakatu zen Technion-en, Haifa (Israel) eta Haifan geratu zen ikertzen bere heriotzera arte, 1995ean.

Princeton utzi eta gero, Rosenek erlatibitatean publikatzen jarraitu zuen, Erlatibitate Orokorra eta espazio laua eta Uhin grabitatorio zilindrikoen energia eta momentua artikuluekin, 1940an eta 1958an, hurrenez hurren gehiago garatuz tolestutako espazio denboraren kontzeptua.

Einstein-Rosen zubiak guztiz teorikoak dira. 1962an Jhon A. Wheeler eta Robert W. Fuller-en artikulu batean zizare-zulo hauek ezegonkorrak direla erakutsi zen. Beste ikertzaileek zizare-zuloen arloan lan egin zuten Robert Hjellming-ek 1971an eredu bat aurkeztu zuen, zeinean zulo beltz batek materia xurgatuko zuen, aldi berean zulo txuri batek materia bera kanporatuko zuen espazioko beste puntu urrun batean. 1988ko artikulu batean, Kip Thorne eta Mike Morris-ek zizare-zulo horiek materia edo energia negatiboa edukiz egonkorrak izan zitekeela proposatu zuten. Azken lan hau Rosen-i ezin zaio esleitu.

1940 eta 1989 artean artikulu batzuk argitaratu zituen grabitate bimetrikoaren bere bertsioa azalduz, Erlatibitate Orokorra hobetzeko saiakera bat, singularitateak ezabatuz eta pseudo-tentsoreak tentsoreekin ordezkatuz ez-lokalitatea kentzeko. Saiakera ez zen izan baliozkoa 1992an jasotako pulsarren datuekin desadoztasunak zeudelako.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geroago, Rosen bere esfortzuak irakaskuntzan eta unibertsitate berriak irekitzean zentratu zituen. Sobietar Batasunean denbora laburraz  Kievko Unibertsitatean lan egin eta gero,

Estatu Batuetara itzuli zen Ipar Carolinako Unibertsitatean irakasteko 1941tik 1952ra. 1953an, Israelera behin betikoz mugitu eta gero Technion-en sartu zen, Haifan. Garai honetan Asher Peresen aholkularia zen. Negev-eko Unibertsitateko presidentea zen 70eko hamarkadan Haifan bizi zela. Hortaz gain, Rosenek Zientzia eta Humanitateen Akademia Israeldarra, Fisikareien Elkartea Israeldarra (presidente izanez 1974tik 1977ra) eta Erlatibitate Orokorraren eta Grabitazioaren Nazioarteko Elkartea sortzen lagundu zuen.  Israelen goi-mailako hezkuntza zentroak Israelen irekitzean gogotsu aritu zen.

1995 abenduaren 18an hil zen, bere Haifako etxean.

Fisikarako ekarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rosenek fisika modernorako ekarpen garrantzitsuak egin zituen. Bere aurkikuntzen artean, hidrogeno molekularen estruktura deskribatzen duen formulazioa garrantzitsuenetarikoa da. Formulazio honetan, elektroietako batek ere ez ez dauka zenbaki kuantiko zehaztu bat, baino elektroi bikoteak egoera puru bat dauka. Rosenek “korapilatutako” uhin funtzioak deitzen zien molekulen estruktura deskribatzeko erabiltzen zituen adierazpenei.

Gainera, analisi teoriko bat garatu zuen neutroiaren inguruan protoiaren eta elektroiaren konbinazio bezala Fisikaren Berrikuspenean, 1931n.