Lankide:Nagore1999/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ivan Illich[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ivan Illich (Vienan, 1926ko irailaren 4an- Bremen, 2002ko abenduaren 2an) jatorri austriarra zuen Mexikoko pedagogo eta saiogilea izan zen.

Austriar pentsalaria polifazetiko eta polemikoa izan zen, anarkista bezala sailkatu zutena. Hainbat kritika idatzi zituen kultura modernoaren garapenaren instituzioei. Hainbat gai kritikatu zituen, hala nola, eskolako hezkuntza, medikuntza profesionala eta patentekoa, justizia soziala[1] Bere lanak korronte ez industrialaren barnean idatzi ziren.

Bere ospea 70. hamarkadan sortu zen, bere lehenengo liburuak argitaratu zirenean. Urteak pasa ahala, hauek, ez jakin-minaren eta ahantzizko ziklo batean erori ziren. Bere irakurmenak, mugimendu sozial berrien sorrerarekin lotuta daude (gutxiengoak, ekitatea, etab.).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ivan Illich Vienan jaio zen 1926an, bere aurrekari familiarrei dagokionez, juduak, dalmaziarrak eta katolikoak ziren.

1936 eta 1941.urteen artean, Vienan bizi izan zen bere amaren aitarekin, baina 1941 Italiara ihes egin behar izan zuen, judua zelako. Gazte zela, humanistikoko gaien jakin-mina piztu zitzaion, beraz, goi-mailako ikasketak kurtsatzea erabaki zuen, eta Florentzian, Universidad Pontificia Gregorianan, histologian eta kristalografian graduatu egin zen.

1942 eta 1946. urteen bitartean, Erroman, teologia eta filosofia ikasi zuen, eta azkenean, ohore handiarekin hauetan graduatu egin zen.

Berrogei urte zituela,1966. urtean, Mexikon Centro Intercultural de Documentación (CIDOC) fundatu zuen, hau, ikerketa zentroa zen eta hizkuntza eta han, kultura hispanoamerikarreko klaseak ematen zizkieten misiolari iparramerikarrei.

Illich apaiz dispentsa eskatu egin zuen eta 60. hamarkadaren amaieran onartu egin zioten.

1976an, CIDOC zentroa itxi egin zuten langile guztien bahimenarekin, bere sorreraren egun berean. Zentro honetan lan egiten zuten irakasleak  hezkuntza-eskola berriak sortu zituzten Cuernavacan, eta horrek laguntza ekonomiko eta kultural handia suposatu zuen hiriarentzat.

80. hamarkadetik Aurrera, Illich bidaiatzen hasi zen Alemaniatik, Mexikotik eta Amerikako Estatu Batuetatik. Azkenik, denboraldi batez geratu zen Pensilvanian irakasle bisitari bezala eta hainbat mintegi eman zituen filosofiari eta zientzia, teknologia eta gizarteari buruz.

Bere bizitzaren azkenengo urteetan, aurpegian zituen tumore batzuengatik, prozesu kantzerigeno bat sufritu zuen. Hau, medikuen laguntza “profesionala” errefusatu egin zuen, eta bere kabuz, yogako eta meditaziozko terapia erabili zuen.

Azkenik, gaixotasuna diagnostikatu ziotenean, bizi-itxaropena hilabete batzuena baino ez zen, baina azkenean, hogei urte gehiago bizi izan zituen medikuntzaren tratamenduak ukatuz eta terapia aukera bat erabiliz. Azkenik, 2002an hil egin zen.

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere eragin handiko obren artean, hainbat bereiz daitezke, hala nola, La escuela, esa vieja y gorda vaca sagrada (1968), Una sociedad sin escuela (1971), Herramientas para la convivencialidad (1973), Energía y equidad (1973), Némesis médica: la expropiación de la salud (1975), Educación sin escuelas (1975), La sociedad desescolarizada (1978), La escuela y la represión de nuestros hijos (1979) , Shadow-work (1981), Producir (1982), Ecofilosofías (1984), En América Latina, ¿para qué sirve la escuela? (1985), La educación (1986) - Paulo Freireren kolaborazioarekin idatzita eta H2O y las aguas del olvido (1989).

Bere lan guztietan agertzen den tesia, gizarte industrialeko instituzio tradizional bat ere ez dela egokitzen mundu errealean dauden beharrei da, eta horretarako, beharrezkoa da berrikuste berri bat. Mexikar erradikalaren aburuz, hezkuntza pedagogikoa balore etiko gabeko merkantzian bilakatu da eta sortua izan da helburu bakar batekin, ikasleen formakuntza utilitarista eta lehiakorra tresna bezala.

Bere pentsamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ivan Illichen lana hainbat gai ulertzen ditu, hala nola, gizabanakoaren erlazioa gizarte- zientziarekin eta teknika. Bere obra Némesis médica medikuntza industrializatuarentzat eta gaur egungo kulturan eredu biomedikora kritika zorrotz bat da. Bere ustez medikuntza instituzionalizatua eta industrializatua ez du mantenimendurako eta osasunaren sustapenerako balio, gizakiak dituzten ikuskera integrala eta sistematika ez duelako. Medikuntzaren paradigma hau, ez du soilik ez laguntzen gizartearen osasun egoerari onurak eragiten, bazik eta, autonomia, auto-zainketa, etab. oztopatzen duela, ahaztuz osasunaren zainketarako terapia tradizionalak eta komunitarioak.

Illichen logika dioenez, instituzio berri bat sortzen da giza beharrak asetzeko. Osasun sistema existitzen bada, gizabanakoa bere osasun propioa zaintzeaz ahazten da, eta gaiari buruz "dakiten" pertsonen eskuetan usten dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Noiz kontsultatua: 2018/03/27).

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]