Ivan Illich

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ivan Illich
Bizitza
JaiotzaViena1926ko irailaren 4a
Herrialdea Austria
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBremen2002ko abenduaren 2a (76 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko minbizia
Hezkuntza
HeziketaFlorentziako Unibertsitatea
Gregoriotar Pontifize-Unibertsitatea
Salzburgoko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Hizkuntzakalemana
frantsesa
italiera
gaztelania
Kroaziera
ingelesa
antzinako greziera
latina
portugesa
hindia
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, historialaria, pedagogoa, filosofoa, literatura-kritikaria, antropologoa eta idazlea
Lantokia(k)Cuernavaca
Enplegatzailea(k)Pennsylvaniako Estatu Unibertsitatea
Eskolapio
Pontifical Catholic University of Puerto Rico (en) Itzuli  (1956 -  1960)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakEmmanuel Levinas, Traditionalist School (en) Itzuli, René Guénon (en) Itzuli, Frithjof Schuon (en) Itzuli eta Paulo Freire
Mugimenduadesazkundea
Ekologismoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

ivanillich.org.mx
iTunes: 455259284 Edit the value on Wikidata

Ivan Illich (Viena, Austria, 1926ko irailaren 4aBremen, Alemania, 2002ko abenduaren 2a) filosofoa eta apaiz katolikoa izan zen, Mendebaldeko kultura modernoko erakundeekiko kritikoa. Hezkuntzaren, medikuntzaren, lanaren, energia erabileraren, garraioaren eta ekonomia garapenaren arloetako bere garaiko jardunbideei buruz jardun zuen.[1][2][3][4]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ivan Illich Vienan jaio zen 1926an. Aita, Ivan Peter Illich ingeniaria, kroaziar katolikoa zuen; eta ama, Ellen Regenstreif-Ortlieb, judu sefardia.[5]

1936 eta 1941. urteen artean, Vienan bizi izan zen bere amaren aitarekin, baina 1941ean Italiara ihes egin behar izan zuen, judua zelako. Gazte zela, humanistikoko gaien jakin-mina piztu zitzaion, beraz, goi-mailako ikasketak kurtsatzea erabaki zuen, eta Florentziako Gregoriar Pontifize Unibertsitatean Histologian eta Kristalografian graduatu zen.

1942 eta 1946. urteen bitartean, Erroman, teologia eta filosofia ikasi zuen, eta azkenean, ohore handiarekin hauetan graduatu egin zen.

Berrogei urte zituela, 1966. urtean, Mexikon Centro Intercultural de Documentación (CIDOC) fundatu zuen, hau, ikerketa zentroa zen eta hizkuntza eta han, kultura hispanoamerikarreko klaseak ematen zizkieten misiolari iparramerikarrei.

Illich apaiz dispentsa eskatu egin zuen eta 60. hamarkadaren amaieran onartu egin zioten.

1976an, CIDOC zentroa itxi zuten langile guztien baimenarekin, bere sorreraren egun berean. Zentro honetan lan egiten zuten irakasleak hezkuntza-eskola berriak sortu zituzten Cuernavacan, eta horrek laguntza ekonomiko eta kultural handia suposatu zuen hiriarentzat.

1980ko hamarkadatik aurrera, Illich bidaiatzen hasi zen Alemaniatik, Mexikotik eta Amerikako Estatu Batuetatik. Azkenik, denboraldi batez geratu zen Pennsylvanian irakasle bisitari bezala eta hainbat mintegi eman zituen filosofiari eta zientzia, teknologia eta gizarteari buruz.

Bere bizitzaren azkenengo urteetan, aurpegian zituen tumore batzuengatik, prozesu kantzerigeno bat sufritu zuen. Hau, medikuen laguntza “profesionala” errefusatu egin zuen, eta bere kabuz, yogazko eta meditaziozko terapia erabili zuen.

Azkenik, gaixotasuna diagnostikatu ziotenean, bizi-itxaropena hilabete batzuena baino ez zen, baina azkenean, hogei urte gehiago bizi izan zituen medikuntzaren tratamenduak ukatuz eta terapia aukera bat erabiliz. Azkenik, 2002an hil egin zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere eragin handiko idazlanen artean dira La escuela, esa vieja y gorda vaca sagrada (1968), Una sociedad sin escuela (1971), Herramientas para la convivencialidad (1973), Energía y equidad (1973), Némesis médica: la expropiación de la salud (1975), Educación sin escuelas (1975), La sociedad desescolarizada (1978), La escuela y la represión de nuestros hijos (1979) , Shadow-work (1981), Producir (1982), Ecofilosofías (1984), En América Latina, ¿para qué sirve la escuela? (1985), La educación (1986, Paulo Freireren kolaborazioarekin) eta H2O y las aguas del olvido (1989).

Bere lan guztietan agertzen den tesia, gizarte industrialeko instituzio tradizional bat ere ez dela egokitzen mundu errealean dauden beharrei da, eta horretarako, beharrezkoa da berrikuste berri bat. Mexikar erradikalaren aburuz, hezkuntza pedagogikoa balore etiko gabeko merkantzian bilakatu da eta sortua izan da helburu bakar batekin, ikasleen formakuntza utilitarista eta lehiakorra tresna bezala.

Pentsamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ivan Illichen lana hainbat gai ulertzen ditu, hala nola, gizabanakoaren erlazioa gizarte- zientziarekin eta teknika. Bere obra Némesis médica medikuntza industrializatuarentzat eta gaur egungo kulturan eredu biomedikora kritika zorrotz bat da. Bere ustez medikuntza instituzionalizatua eta industrializatua ez du mantenimendurako eta osasunaren sustapenerako balio, gizakiak dituzten ikuskera integrala eta sistematika ez duelako. Medikuntzaren paradigma hau, ez du soilik ez laguntzen gizartearen osasun egoerari onurak eragiten, bazik eta, autonomia, auto-zainketa, etab. oztopatzen duela, ahaztuz osasunaren zainketarako terapia tradizionalak eta komunitarioak.

Illichen logika dioenez, instituzio berri bat sortzen da giza beharrak asetzeko. Osasun sistema existitzen bada, gizabanakoa bere osasun propioa zaintzeaz ahazten da, eta gaiari buruz "dakiten" pertsonen eskuetan usten dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Britannica online
  2. (Italieraz) Enciclopedia Treccani
  3. (Katalanez) Gran Encyclopedia Catalana
  4. (Gaztelaniaz) Instituto Nacional de Migración/Centro de Estudios Migratorios, arg. (2010). 200 Mexicanos que nos heredó el mundo. Paralelo 21. 259. orrialdea. ISBN 978 607 7891 02 4.
  5. (Ingelesez) Hansom, Paul (2001). Twentieth-century European cultural theorists. Detroit, Michigan: Gale Group. p. 212. ISBN 0-7876-4659-8.

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]