Oskar Schindler

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Oskar Schindler (1908ko apirilaren 28a - 1974ko urriaren 9a), Sudeteetako alemaniar enpresaburua izan zen. Bigarren Mundu Gerran 1.200 juduri Holokaustotik bizirik ateratzen lagundu zielako egin zen famatu. Horretarako, judu haiei lana eman zien bere esmalte eta munizio fabriketan. Fabrika haien kokalekuak, gaur egun, Polonian eta Txekian daude, hurrenez hurren.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Svitavyn jaio zen, Txekiar Errepublikako Pardubice eskualdean. Familia dirudunaren semea zen; ingenieritza ikasketak egin zituen eta ondoren armadan ibili zen, elektrizitateko industrian hasi arte. Hitler Alemaniako buruzagi zela, eta Sudeteetako eskualdea alemaniarren esku zegoenean, espioi gisa aritu zen nazien zerbitzura. Horiekin egindako harreman onei esker, naziek Polonia inbaditu zutenean, lantegi zahar bat oso merke erosteko aukera izan zuen, Krakovian, jatorrizko judutar jabeei konfiskatutakoa. Lantegian, Deutsche Emaillewaren-Fabrik izenekoa, bake garaian sukaldeko ontziak ekoizten ziren. Gerra garaian, berriz, Wehrmacht hornitzeko tresnak ekoizten hasi zen eta bertan lan egiteko, Plaszoweko buruarekin adostu zuen hango lan-eremuko presoez baliatzea.

Schindlerren bizitzari buruzko liburua eta filma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982an, Schindler's Ark izeneko eleberria idatzi zuen Thomas Keneally australiar idazleak.

1993an, Steven Spielberg estatubatuarrak zuzendutako Schindler's List filma estreinatu zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oskar Schindler Aldatu lotura Wikidatan


Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.