Los Llanos trikuharria

Koordenatuak: 42°35′37″N 2°31′56″W / 42.593683°N 2.532344°W / 42.593683; -2.532344
Wikipedia, Entziklopedia askea
Los Llanos trikuharria
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGuardia
Koordenatuak42°35′37″N 2°31′56″W / 42.593683°N 2.532344°W / 42.593683; -2.532344
Map
Ondarea

Los Llanos Arabako Guardia eta Kripan herrien artean kokaturik dagoen trikuharria da, Neolitoan eta Kalkoliton eraikia. San Sebastian ermita du ondoan eta José Ignacio Vegasek 1982an aurkitu zuen.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Korridore erako trikuharria. Sei lauza ditu, hilobi-ganbera poligonala (3 m x 2,60 m) eta 103 cm zabalerako pasagunea mugatzen dituztenak. Azken horretan oraindik jatorrizko kokalekuari eusten dioten bost ortostatu daude. Ganberako lauzen altuera 1,62 metro da, baina korridorekoena 85 cm. Kasu gehienetan bezala, ez da gelditzen estalkiaren aztarnarik. Tumulua harri handiz eta lurrez eginda dago. Haren zati handi bat induskatu gabe eta sasiak hartuta dago.[2]

Monumentu kalifikatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko uztailaren 26ko, 183/2011 dekretuan, Arabako Lurralde Historikoko behe-lurretako trikuharriak monumentu-multzo kategoriako kultura-ondasun gisa sailkatu ziren[3].

Arabako Lurralde Historikoko behe-lurretako trikuharrien monumentu-multzoa hemen daude: Arabako Lautadan, Arabako Errioxan gehienbat, Lantaronen eta Kuartangon. Egitura, kronologia eta material aldetik Iberiar Penintsulako mesetako antzeko beste batzuekin izan dezake loturarik. Monumentu-multzoan sartzen diren trikuharriak hauek dira: Sorginaren Txabola eta El Encinal (Elvillar); Layaza, San Martin, Alto de la Huesera eta Los Llanos (Guardia); El Sotillo (Leza/Guardia); La Mina eta La Lastra (Lantaron); Sorginetxe (Agurain); Aizkomendi (Donemiliaga); San Sebastian Hegoa, San Sebastian Iparra, Gurpide Hegoa eta Gurpide Iparra (Kuartango) eta El Montecillo (Villabuena Araba).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkeologia Artikulu hau arkeologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.