Maria de las Mercedes Orleansekoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Maria de las Mercedes Orleanskoa
Maria de las Mercedes Orleansekoa

Coat of Arms of Mercedes of Orléans, Queen Consort of Spain.svg
Espainiako erregina ezkontidea
1878eko urtarrilaren 23a – 1878ko ekainaren 26a
Aurrekoa Maria Victoria dal Pozzo
Ondorengoa Maria Kristina Austriakoa

Jaiotza 1860ko ekainaren 24a
Madrilgo Errege Jauregia
Heriotza 1878ko ekainaren 26a (154 urte)
Madrilgo Errege Jauregia
Ezkontidea Alfontso XII.a Espainiakoa
Egoitza Madrilgo Errege Jauregia
Erlijioa Katolizismo
Maria de las Mercedes Orleanskoa, 1874an

Maria de las Mercedes de Orleans y Borbon, (Madrilgo Errege Jauregia, 1860ko ekainaren 24a- 1878ko ekainaren 26a) Espainiako erregina ezkontidea izan zen Alfontso XII.aren emazte izateagatik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria de las Mercedes Orleanskoa

Aita Antonio Orleanskoa izan zuen (1824-1890), Montpensierko dukea, Luis Filipe I.a Frantziakoa eta ama, berriz, Luisa Fernanda Borboikoa (1832-1897), une horretan Espainiako erregina zen Elisabet II.aren aizpa. Bikotearen bostgarren alaba izan zen.

Haurtzaroa Sevillan pasatu zuen eta, Seiurteko demokratikoaren garaian, erbesteratu beharrean izan ziren.

1874ko abenduan, Martínez Campos jeneralak monarkia berrezarri zuen Espainian eta Elisabet II.aren semea zen Alfontso XII.a egin zuten errege. Gauzak horrela, Maria de las Mercedesek etxera itzultzeko aukera izan zuen eta berriro jarri zen Sevillan bizitzen, San Telmo jauregian.

Bi urte aurrerago, 1872an, 12 urte zituen Maria de las Mercedesek eta bere lehengusu Alfontsok maitasun harreman bat hasia zuten. Alfontsoren ama erabat aurka izan zuten eta Espainiako gobernuak Europako printzesaren bat nahiago zuen, baina, jada erregea zen Alfontsok ez zuen amore eman eta, 1878ko urtarrilaren 23an, bikotea ezkondu egin zen Madrilgo Atocha basilikan. 17 urterekin, Maria de las Mercedes erregina ezkontide gazteena izan zen.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria de las Mercedes Orleanskoaren hilobia
Maria de las Mercedes Orleanskoa

Maria de las Mercedes (Madrilgo Errege Jauregian jaio zen 1860ko ekainaren 24an.

Tamalez, ezkontza hark ez zuen luze iraungo, 5 hilabete geroago, 1878ko ekainaren 26an, tifusak hil baitzuen erregina. Madrilgo Errege Jauregian izan zen heriotza, 18 urte bete eta bi egunetara.

El Escorialgo monasterioan lurperatu zuten, baina ez errege-erreginen panteoian, seme-alabarik gabe hil baitzen.

Maria de las Mercedes La Almudena katedrala bultzatzaile nagusia izan zen eta 1883an hasi zen honen eraikuntza. 2000ko azaroaren 8an, harantz eraman zituzten bere hondakinak, Alfontso XII.ak eskatu zuena betez.

Amodiozko istorio herrikoia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria de las Mercedes Orleanskoa eta Alfontso XII.a

Maria de las Mercedes erreginaren bat-bateko heriotzak zirrara berezia eragin zuen garaiko gizartean eta Riofrioko errege jauregira erretiratu zen erregearen tristurak ospe handia izan zuen. Abesti zaharra ahoz aho zebilen eta 2 filma ere egin zituzten: ¿Dónde vas, Alfonso XII? eta ¿Dónde vas, triste de ti?.

Quintero, León eta Quirogak Romance de la reina Mercedes izeneko kopla egin zuten eta abeslari esanguratsuek interpretatu zuten, Concha Piquer, Marifé de Triana, Pastora Soler edo Paquita Rico beste batzuen artean.

Kopla bat ere inspiratu zuen, Mercedes erromantzea izenekoa, Quintero, León eta Quirogak egina eta abeslari askok abestua, Concha Piquer, Marifé de Triana, Pastora Soler eta Paquita Rico horien artean. 2003an, Maria Pilar Queralt del Hierrok nobela historiko bat argitaratu zuen "De Alfonso la dulcísima esposa" izenekoa, bertan Espainiako erregina honen bizitza irakur daiteke.

2003an, María Pilar Queralt del Hierro autoreak De Alfonso la dulcísima esposa nobela historikoa argitaratu zuen.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Espainian izen diren ezkontideen artean, bertan jaio den bakarra da.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria de las Mercedes Orleansekoa Aldatu lotura Wikidatan