Michèle Alliot-Marie

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Michèle Jeanne Honorine Alliot-Marie
Michèle Alliot-Marie

Michèle Alliot-Marie


Frantziako Atzerri Arloetako ministroa
Karguan
2010eko azaroaren 14a(e)tik
Lehen ministroa   François Fillon
Aurrekoa [[2010eko azaroaren 14a]]

Frantziako Justizia ministroa
2009ko ekainaren 23a – 2010eko azaroaren 13a
Lehen ministroa   François Fillon
Aurrekoa Rachida Dati
Ondorengoa Michel Mercier

Frantziako Barne ministroa
2007ko maiatzaren 18a – 2009ko ekainaren 23a
Lehen ministroa   François Fillon
Aurrekoa François Baroin
Ondorengoa Brice Hortefeux

Frantziako Defentsa ministroa
2002ko maiatzaren 7a – 2007ko maiatzaren 18a
Lehen ministroa   Jean-Pierre Raffarin
Dominique de Villepin
Aurrekoa Alain Richard
Ondorengoa Hervé Morin

Jaiotza 1946ko irailaren 10a (67 urte)
Villeneuve-le-Roi, Val-de-Marne
Alderdi Politikoa RPR, UMP
Ezkontidea Michel Alliot (dibortziatua)
Patrick Ollier
Lanbidea Abokatua, politologoa

Michèle Alliot-Marie, sarri MAM akronimoaz ezaguna, (Villeneuve-le-Roi, 1946ko irailaren 10a -) egungo Frantziako Atzerri Arloetako Ministroa da.[1]. Aurretik gazteria eta kiroletako, justiziako, barne arazoetako eta defentsako ministroa ere izan da. Biarriztarra, kargu horiek izateko lehenengo emakumea izateaz gain, Frantziako alderdi politiko nagusienetariko bat zuzentzeko lehendabizikoa ere bazen.

Forbes aldizkariaren arabera, 2006an munduko 57. eta 2007an munduko 11. emakumerik boteretsuena da.

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Val-de-Marne departamenduko Villeneuve-le-Roi herrian jaioa, aita Bernard Marie zuen, Biarrizko alkatea izandakoa. Parisko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen, doktoretza lortuz. Gainera, politika zientziak eta etnologia ere ikasi zituen[2].

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko politikaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzia mailan politikan sartu baino lehen, Alliot-Marie zinegotzia izan zen Ziburun 1983 eta 1988 artean eta Biarritzen 1989 eta 1992 artean. 1992 eta 2002 artean, Donibane Lohizuneko alkate bilakatu zen[3].

Parlamentaria eta ministroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986an Biltzar Nazionalean Pirinio Atlantikoak ordezkatu zuen RPR alderdirako. Hezkuntzako Estatu Idazkaria izan zen Jacques Chiracen bigarren gobernuan 1986 eta 1988 artean eta Kirol eta Gazte Ministroa Édouard Balladuren gobernuan 1993 eta 1995 artean.

1989 eta 1992 artean Europar Legebiltzarkidea ere bazen.

RPRko presidentea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999an Chiracen aurka aurkeztu zen RPRko presidenterako. Gehienen ustekaberako, irabazi eta Frantziako alderdi nagusienetariko bat zuzentzeko lehendabiziko emakume bilakatu zen[4]. Oraindik presidentea zen 2002 UMPrekin bat egin zuenean, berak kontra egin arren.

Defentsa eta Barne Ministroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002an, Defentsa Ministro, berriro Frantzian lehendabiziko emakumea, hautatu zuten[5]. Urte hartako maiatza eta ekainean Beteranoen Gaietarako Ministroa ere izan zen. 2006an, Forbes aldizkariak munduko 57. emakumerik boteretsuena sailkatu zuen.

Nahiz eta publikoki Nicolas Sarkozyren aurka UMPren presidentegaia izateko hausnartu, 2007ko urtarrilean lehiaketatik at geratzea erabaki zuen[6]. Biltzar Nazionalean Sarkozy eta Alliot-Marie artean tirabirak izan dira[1]. Hala ere, François Fillonen gobernuan Barne Ministroa izateko lehendabiziko emakume bilakatu zen[1].

Karrera politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako komunikabideek "MAM" ezizena ipini diote.

Bikotea Patrick Ollier du, UMPko biltzarkidea eta 2007an Biltzar Nazionalaren presidentea izandakoa.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Le salarié actionnaire", zuzenbidearen doktore-tesia, 1973
  • "Les Décisions politiques et structures administratives", politika zientzien doktore-tesia, 1982
  • "La Décision politique - Attention ! Une République peut en cacher une autre", PUF, 1983 ISBN 2-13-038008-5
  • "La Grande Peur des classes moyennes", La table ronde, 1996, ISBN 2-7103-0768-5
  • « Les boursiers étrangers en France: errements et potentialités » artikulua, "Rapport parlementaire au nom de la commission des affaires étrangères" liburuan, 1997
  • "La République des irresponsables", Odile Jacob, 1999, ISBN 2-7381-0727-3
  • "Le Chêne qu'on relève", Odile Jacob, 2005, ISBN 2-7381-1690-6

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Michèle Alliot-Marie