Jacques Chirac

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jacques Chirac
Jacques Chirac
Ordena: Frantziar V. errepublikako 5. presidentea
Agintaldiaren iraupena: 1995eko maiatzaren 17a -
2007ko maiatzaren 16ra
Aurrekoa: François Mitterrand
Ondorengoa: Nicolas Sarkozy
Jaiotze eguna: 1932ko azaroaren 29a
Jaiotze tokia Paris
Emaztea: Bernadette Chodron de Courcel
Lanbidea: Funtzionario jubilatua
Alderdi politikoa: UMP

Jacques René Chirac (Paris, Frantzia, 1932ko abenduaren 29) politikaria da. 1995eko maiatzaren 17tik 2007ko maiatzaren 16ra bitartean, Frantziako Errepublikako presidente izan zen. Lehen ministroa ere izan da, 1974-1976 eta 1986-1988 bitarteko urteetan.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diputatua (1967), Nekazaritzako ministroa (1972) eta Barne Arazoetako ministroa (1974) izan zen, Giscard d'Estaignek lehen ministro izendatu aurretik (1974-1976). Parisko alkate izan zen urte askoan (1977tik 1995era), eta lehenbiziko bizikidetasun aroan (eskuineko gobernua, ezkerreko presidentea) lehen ministro izan zen (1986-1988).

Bere alderdiak 1993ko hauteskunde legegileak irabazi ostean, errepublikako presidente hautatu zuten 1995ean. Ezinegon sozialak, langabe kopuru handiak eta Europari buruzko desadostasunek Frantziako Biltzar Nazionala sakabanatu eta hauteskundeak aurreratzera (1997) behartu zuten. Hauteskunde haiek galdu egin zituen eskuinak, eta bigarren bizikidetasun aroari (eskuineko presidentea, ezkerreko gobernua) ekin zion, Lionel Jospin lehen ministro sozialistarekin batera.

2002ko hauteskundeetan berriro hautatu zuten presidente. Neogaullistak nagusi ziren gobernu bat osatu eta Jean-Pierre Raffarin liberala izendatu zuen lehen ministro (2005ean Dominique de Villepinek hartu zuen haren tokia), eta bertan behera gelditu zen bizikidetasun aroa. 2007an berriro hauteskundeetara aurkezteari uko egin zion.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Chirac Aldatu lotura Wikidatan