Baltikoa
Wikipedia(e)tik
(«Itsaso Baltikoa» orritik birbideratua)
Baltikoa edo Itsaso Baltikoa[1][2] Europaren iparraldeko itsaso bat da, inguruan herrialde hauek dituena:
Skagerrak eta Kattegat itsasarteek banatzen dute Itsaso Baltikoa Ipar Itsasotik. Gainera, hiru golko garrantzitsu daude Europa iparraldeko itsaso honetan: Ekialdean, Rigako Golkoa, Estonia eta Letonia artean, gainontzeko Itsaso Baltikotik, Estoniako uharterik handiena den Saaremaak eta herrialde honetako bigarren uharterik handiena den Hiiumaak banandua dagoena, eta Finlandiako Golkoa, Estonia, Finlandia eta Errusia artean. Iparraldean, berriz, Botniako Golkoa dago, Finlandia eta Suedia banatzen dituena.
Eduki-taula |
Uharte eta herri edo hiri garrantzitsuak [aldatu]
Uharteak [aldatu]
Herri edo hiriak [aldatu]
- Kopenhage (Danimarka)
- San Petersburgo (Errusia)
- Riga (Letonia)
- Turku (Finlandia)
- Helsinki (Finlandia)
- Stockholm (Suedia)
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia: 52. araua: Munduko geografiako zenbait izen (mendiak, ibaiak, itsasoak.
- ↑ Euskaltzaindia, Europako toponimia fisikoa, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf