Navona enparantza
Navona enparantza | |
---|---|
Piazza Navona | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Muga-hiri | Erroma |
Erromako Rioniak | Ponte |
Koordenatuak | 41°53′56″N 12°28′23″E / 41.8989816°N 12.47314393°E |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Navona Enparantza (Piazza Navona italieraz), Erromako eta mundu osoko enparantzarik ospetsuenetako bat da, bertan aurkitzen diren arte lanen edertasunagatik.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enparantzak, antzinako erromatar zirku baten bidea jarraitzen du, Domizianoren Stadiuma, I. mendekoa, erromatarrak, bertara, agones edo jokoak ikustera zihoazenean. Circus Agonalis bezala ezagutzen zen. Uste denez, denborarekin, izena, agonetik navonera aldatu zen, eta, ondoren, navonetik navonara. Estimazioen arabera, zirku horrek, 30.000 pertsonarentzako tokia zuen, eta oraindik ikus daitezke antzinako egituraren hondakinak enparantzaren iparraldean.
Enparantza bezala definitua XV. mende amaieran, azoka, Kapitoliotik hona ekarria izan zenean, Navona enparantza Erromako barroko garaikoa da, zehazki, Inozentzio X.aren aitasantualdikoa. Eskultura eta arkitekturazko eraikinak ditu, Gian Lorenzo Berniniren iturri ederrak bezala. Horietatik garrantzitsuena, erdian dagoena da: Lau Ibaien Iturria (Fontana dei Quattro Fiumi), 1651koa, garai hartan ezagutzen ziren munduko lau ibai handiak irudikatzen ditu.
Francesco Borromini eta Girolamo Rainaldirena da Sant'Agnese in Agone eliza, tradizioaren arabera, martirizazioagatik biluztutako birjina, modu miraritsuan hazi zen ileak bildua izan zen tokian eraikia.
Azkenik, Pamphilj jauregia dago, honen galeria, Pietro da Cortonak margotu zuelarik.
Azoka, 1869an Campo de'Fiorira eramana izan zen. Enparantzak, antzezlanak eta zaldi lasterketak hartu ditu. 1652tik aurrera, abuztuko larunbat eta igande bakoitzean, enparantza, laku bihurtzen zen Pamphili familiaren ohoretan. Jai hau, 1866an ezabatu zen.
Enparantzak, Giacomo della Portak zizelkaturiko beste bi iturri ditu: Neptunoren iturria, 1574koa, enparantzaren iparraldean dagoena eta Fontana del Moro, 1576koa, hegoaldeko muturrean.
Enparantzarantz daroaten beste monumentu batzuk, honako hauek dira:
- Stabilimenti Spagnoli
- Kupisen Jauregia
- Massimo Lancelotti Jauregi Dorrea
- Bihotz Sakratuaren Andre Mariaren Eliza
- Braschi Jauregia (Erromako Museoa)
Literatura eta zinea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Navona enparantza, Dan Brown idazlearen Ángeles y Demonios misteriozko eleberrian agertzen da, non, Lau Ibaien Iturria, zientziaren aldareetako bat bezala hartuta dagoen.
- Enparantza, Mike Nicholsek, 1970ean, egin zuen Joseph Hellerren Catch 22 eleberriaren egokipeneko zenbait eskenatan agertzen da.
- Lau ibaien iturria, 1990eko Coins in the Fountain filmean erabili zen. Pertsonaiek, txanponak botatzen dituzte iturrira euren nahiak eskatzen dituzten aldi berean. Fontana di Trevi, 1954ko bertsioan erabili zen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Sant'Agnese in Agone eliza.
-
Berniniren irudi batek, eskuarekin keinu egiten dio Borrominiren Sant'Agnese elizari.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Roth, Leland M.. (1993). Understanding Architecture: Its Elements, History and Meaning. Boulder, CO: Westview Press, 233 or. ISBN 0-06-430158-3..
- Norwich, John Julius, ed.. (1988). The World Atlas of Architecture. Nueva York: Portland House, 302 or. ISBN 0-517-66875-0..
- Rendina, Claudio, ed.. (2003). La Grande Enciclopedia di Roma. Roma: Roma : Newton & Compton ISBN 88-8289-316-2..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)Plaza Navona