Pancorboko gudua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pancorboko gudua
Errekonkista
Data 816
Lekua Pancorbo
Emaitza Musulmanen garaipena
Gudulariak
Karolingiar leinua Kordobako emirerria
Buruzagiak
Belasko Gaskoia Abd al-Karim ibn Abd al-Wahid

Pancorboko gudua 816an Al Hakan I.a emirrak iparraldera bidalitako eta Abd al-Karim ibn Abd al-Wahid ibn Mugitek zuzendutako armada Pancorbo zeharkatzen saiatu zenean gertatu zen.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kordobako emirerriak barneko arazo politikoak zituen, Hisham Al-Reda hil zenean, bere semea zen Al Hakanek Suleiman eta Abu Marwan bere osaben gurariak borrokatu behar izan zituelako[1].

Frankoek emirerriaren asaldaketa aprobetxatu nahian, 798an, Gilen I.a Tolosakoak Alfontso II.a Asturiaskoa eta Huescako wali zen Bahlul ibn Marzuq bilerara deitu zituen[2] Luis Errukitsuaren izenean al-Tagr al-Ala edo goialdeko marka konkistatzeko asmotan.

Egoera aprobetxatuz Asturiasko Erresumak Lisboa eraso zuen eta Carolus Handiak Bartzelona konkistatu eta Iruñea bere orbitan kokatu zuen.

801ean Al Hakanen semea zen Mohamed ibn al-Hakanek zuzendutako islamdar armadak Araba eta Gaztela erasotzera joan eta Argantzungo haitzarteatik Ebro zeharkatzean frankoen aldeko duxa zen Belaskok, iruindarrek eta, ziur asko, Antso Otsoak bidalitako gudaroste batek prestaturiko segada erori zen. Hain zen gogorra porrota ezen Mohamed ibn al-Hakan Qurtubara bere ofizial hoberenetariko batzuk eta hainbat lagun gabe itzuli baitzen.

803an, Banu Qasitarrek eta bere aliatu baskoiek Tutera setiatu eta hartu ondoren, bere walia zen Yusuf ibn Amrus atxilotu zuen. Hala ere, Amrus ibn Yusufek eskualdea berreskuratu zuen[2].

812an, Xemen I.a Baskoniako dukea matxinotu eta Iruñean finkatu zen. Luis I.ak matxinada mendekatzeko espedizio bat eratu eta Balask al-Yalasqi (Belasko Gaskoia) ezarri zuen Iruñeko gobernadore.

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abd al-Karim ibn Abd al-Wahid ibn Mugitek 816an baskoien aurkako razzia zuzendu zuen, noiz musulmanek Oróngo harana arpilatu zuten. Orduan, Belasko Gaskoiak Asturiasko erresumaren laguntza eskatu zuen[3]

Guduak hamairu egun iraun zuen etengabe: baskoiek haitzartetan eta ibaien ibietan kokatu zituzten bere defentsak, bere armez egindako lubakiak eta zurak aprobetxatuz. Musulmanek ezin izan zuten defentsak gainditu eta kristuaek erasoari ekin ziotenean, musulmanek bidea hautsi eta menderatu zituzten. Hildako asko haitzartean erori ziren.

Euriaren ondorioz baskoiek bere defentsa guztiak galdu zituzten baina musulmanek ere gorriak ikusi zituzten eta alderdi biek alde egin behar izan zuten.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belasko Gaskoiaren porrota aprobetxatuz, Eneko Aritza frankoen hegemoniaren aurka matxinotu zen, Iruñeko Erresuma aldarrikatuz[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]