Piazza Armerina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Piazza Armerina

 Sizilia
Izen ofiziala Piazza Armerina
Estatua
Eskualdea
Probintzia
 Italia
 Sizilia
Enna
Koordenatuak 37°23′0″N 14°22′0″E / 37.38333°N 14.36667°E / 37.38333; 14.36667Koordenatuak: 37°23′0″N 14°22′0″E / 37.38333°N 14.36667°E / 37.38333; 14.36667
Piazza Armerina non dagoen adierazten duen Italia-ko/-go/-eko mapa
Piazza Armerina
Garaiera 721 m
Posta kodea 94015
Biztanleria 22.077 bizt. (2013)
http://www.comune.piazzaarmerina.en.it/

Piazza Armerina (sizilieraz: Chiazza; galo-sikulo dialektoan: Ciazza) Siziliako erdialdeko Ennako probintzian dagoen Italiako udalerria da. 2013an 22.077 biztanle zituen[1]. Lehenago, Ennako probintzia ezarria ez zegoenean, Caltanissettako komuna bat zen. Ospetsua da Villa del Casaleko mosaikoengatik. 1997an UNESCOk Villa del Casale Gizateriaren Ondare izendatu zuen[2].

Piazza Armerinaren panoramika.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grezia Handia

Aurkikuntza arkeologikoek erakusten dute greziar aldiko ezarpen bat zegoela, seguruena Gelako kolonia bat, Hybla Geleatis izenekoa, Tuzididesek aipatzen du Stiela izenarekin[3]. Piazzaren historia eta kokapena bakarrik normandiar menpekotasunaren ondoren ezagutzen dugu, Gilen II.ak 1163.ean agindu zuenean hiria berreraikitzea. Hiria sortu baino lehenagoko aldiari buruz badaude hipotesi batzuk. XVII. mendeko zenbait egilek hitz egiten zuten Plutia erromatar jatorrizko hiri batez, baina inongo iturri klasikoetan ez da izen hau agertu. Beranduago, Michele Amarik iturri musulman bat aipatzen zuen bere liburuan Storia dei Musulmani di Sicilia. Honen arabera, bazegoen hiri bat arabieraz Iblâtasa edo Iblâtana ahozkatzen zena. Komunitate islamikoa hau aurreko beste herrizka baten gainean fundatu zen, beranduago Casalis Saracenum izenarekin ezagutu zena. Herri hori izan zitekeen Idrisik[4] aipatutako Ibla Elatson edo Ibla Elatton, Tuzididesek deitutako Ibla Geleateri (ibla Gelese) zegokiona. Islamiar hiria berbataiatu zen Normadoen plaza izenarekin. Gilen I.a Siziliako erregeak sutan jarri zuen hiria 1161.ean Roger Sclavoaren altxamenduan parte hartu zuelako. Harrez gero, azken honek aurreko populazio arabiarra hil zuen[5]. Gilen II.ak berreraiki zuen hiria Armerino muinoan eta birpopulatu iparraldeko zonalde longobardiarreko jendearekin. Berriki, La Sapienza di Roma unibertsitateko indusketek agerian utzi dituzte Villa Romana del Casale ondarrak, Erdi aroko herri baten azpean zeudenak, agian hiri hau Gilen Gaiztoak suntsituta. Piazza Frederiko II.a Suabiakoaren aldian (1459) tribunalen egoitza bilakatu zen. Karlos V.ak hiriko titulua eman zion, Opulentissima kategoria gehituz. Denboraldi honetan, Piazzak eskualde baten hiriburua zen eta sei lombardiar herrialde biltzen zituen. 1689tik 1817ra arte Erresumaren Laugarren Unibertsitatearen egoitza[6] izan zen. Artxidiozesi izendatu 1817.ean eta Armerina titulua 1863.ean lortu zuen. Hasieran, Vallo di Caltanissettari zegokion, baina 1926tik Enna probintzian sartu zen.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ISTATeko datuak 2013/12/30
  2. Villa Romana del Casale Unesco.org
  3. Legez kanpoko indusketa klandestinoetan zenbait moneta aurkitu diran non STI edo STIA irakur daiteke; cfr. E. Cammarata, Numismatica e Topografia antica, in «Demetra», 7, Palermo 1994, pp. 22.
  4. Edrisi, in Michele Amari (a cura di), Biblioteca arabo-sicula, Torino, Loescher, 1880, p. 102, ristampa Catania, 1982.
  5. Litterio Villari, Hybla Deinceps Platia, Roma, 2000, pp. 29-30
  6. Litterio Villari, Hybla Deinceps Platia, Roma, 2000, p. 11

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

http://www.villaromanadelcasale.it/

http://www.cronarmerina.blogspot.it/

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Piazza Armerina Aldatu lotura Wikidatan



Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]