Petri IV.a Aragoikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Petri IV.aren irudia

Petri IV.a Aragoikoa (Balaguer, 1319ko urriaren 5a - Bartzelona, 1387ko urtarrilaren 5a), Zeremoniatsua, ezizenaz ezaguna, Aragoi eta Valentziako errege eta Bartzelonako kondea izan zen (1336 - 1387).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfontso IV.a Aragoikoa eta Teresa Entençakoa gurasoak zituen.

Jakue III.a Mallorcakoa irabazi ondoren, 1344an Mallorcako errege bihurtu zen. Bere erreinaldian nobleziaren kontra tronua finkatzea saiatu zuen. Atzerrian guda asko izan zituen: Sardinia, Sizilia, Mezzogiorno, Grezia eta Balear Uharteetan. 1381ean Atenas eta Neopatriako duke bihurtu zen gerrari esker.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1338an Joana II.a Nafarroakoaren alaba Maria (1329–1347) ezkondu eta lau seme-alabak izan zituzten:

  • Konstantzia (1343–1363), Federiko III.a Siziliakoa ezkondu zuena.
  • Joana (1344–1384).
  • Maria (1345/6 – 1348).
  • Petri (1347)

1347an Bartzelonan Alfontso IV.a Portugalgoaren alaba Leonor (1328–1348) ezkondu zuen. Izurri Beltzak hil zuen.

1349an Valentzian Petri II.a Siziliakoaren alaba Leonor (1325–1375) ezkondu eta lau seme-alabak izan zituzten:

1377an Bartzelonan Sibila Fortiàkoa (?-1406) ezkondu eta semea eta alaba izan zituzten:


Aurrekoa
Alfontso IV.a Aragoikoa
Aragoiko erregea
1336 - 1387
Ondorengoa
Joanes I.a Aragoikoa
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Petri IV.a Aragoikoa Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Espainia
Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.