Prezipitazio (meteorologia)
Wikipedia(e)tik
Prezipitazioa, meteorologian, zerutik eroritako eta lurzorua ailegatzen den edozein hidrometeoro mota da. Baita ere, Leku jakin batean euritan, elurretan txingorretan edo ihintzetan eroritako ur kantitatea[1]
Prezipitazioa ziklo hidrologikoaren zati nagusi bat da, ura lurzoruan ezartzen duelako. Hodeiek egiten dute prezipitazioa, eta lurzorura grabitateak eramaten du. Kantitatea eta maiztasuna, lekua eta urtaroaren arabera aldatzen da.
[aldatu] Mota
Ur-tenperatura eta kantitatearen arabera, prezipitazioa honako izenak har ditzake:
- euria,
- zirimiria,
- elurra, eta
- txingorrra.
Harremana badute ere, virga edo vir[2], lanbroa edo ihintza ez dira prezipitazioak.
[aldatu] Neurketa
Lurzoruaren leku jakin batean prezipitazioaren dagoen kantitateari plubiositatea deritzo. Hori neurtzeko zenbait instrumentu erabiltzen dira: euri-neurgailua edo plubiometroa, plubiografoa, radar meteorologikoa, etabar.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Euskalmeten definizioa
- ↑ Hodei batetik eroritako baino lurzorura ailegatzen ez den ur-tanta

