Rafael Pikabea Legia

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:31, 24 urtarrila 2016
Rafael Pikabea
Rafael Pikabea
Datu pertsonalak
Izen osoa Rafael Pikabea Legia
Jaio 1862ko abenduaren 2a
Euskal Herria Oiartzun, Gipuzkoa (Euskal Herria)
Hil 1946ko uztailaren 5a
(83 urte)
Frantzia Paris (Frantzia)

Rafael Pikabea Legia (Oiartzun, Gipuzkoa, 1862ko abenduaren 2a - Paris, Frantzia, 1946ko uztailaren 5a) politikari jeltzalea izan zen. Bere bizitzan hiru alor handi izan zituen: enpresa munduan eginiko jarduna, euskal prentsa modernoaren bilakaeran bete zuen lana eta, azkenik, politikan izan zuen ibilbidea.[1]

Biografia

Frantzia eta Ingalaterran merkataritza ikasi ostean, 1887an Bilbora joan eta Federico Etxebarria enpresaburuaren lantegian lantegian hasi eta haren alabarekin ezkonduko da. Koinatuarekin batera Papelera Española, Cooperativa Eléctrica Donostiarra, Luzaideko Saltos de Agua de Valcarlos eta Sociedad General de Obras de Saneamiento enpresak sortu zituen. Honela, dirutza egin eta Bilboko Ekoizleen Ligako kide bilakatuko da.

1901-1905 bitartean katoliko independiente gisa Donostia ordezkatuz diputatu hautatua atera zen, 1907-1910 artean diputatu aukeratu zuten, betiere Antonio Mauraren korronteari atxikitu zitzaiolarik.

1902an Sabin Aranaren askapena kudeatu eta El Pueblo Vasco egunkaria sortu zuen. 1931an Euzko Alderdi Jeltzalea ordezkatuz aukeratu zituzten Espainiako Gorteetarako diputatuetako bat izan zen.

Espainiako Gerra Zibilan Euzko Jaurlaritzako Parisko ordezkaria izan zen. 1939an Hirugarren Reichak Frantzia inbaditzean okupatutako eremura iragan eta Marseillan bizitzen jarri zen. Vichyko gobernuko poliziak atxilotu eta preso egon zen. Frantziaren Askapenaren ondoren, lehenbizi Atharratze-Sorholüze udalerrian ezarri zen, ondoren Donibane Lohizunen bizitzen jartzeko. Han 1943an Gernika Institutua eta Gernika aldizkari humanista sortu zituen, 1945an Euskal Kulturaren Hedapen Institutuaren pean jarri zirelarik. Ekintza horietan Isidoro Fagoaga eta Juan Thalamas Labandibar mailako intelektualen laguntza izan zuen. 1946an erbestean, Parisen, hil zen.

Erreferentziak

  1. A. Delgado, XV.or.

Ikus, gainera

Bibliografia

Kanpo loturak