Richard von Weizsäcker

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Richard von Weizsäcker
Richard von Weizsäcker

Standarte des Bundespräsidenten.svg
Alemaniako presidentea
1984ko uztailaren 1a – 1994ko ekainaren 30
Kantzilerra Helmut Kohl
Aurrekoa Karl Carstens
Ondorengoa Roman Herzog

Jaiotza 1920ko apirilaren 15a
Stuttgart, AlemaniaAlemania
Heriotza 2015eko urtarrilaren 15a,
Berlin, AlemaniaAlemania
Alderdi Politikoa Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua (CDU)
Seme-alabak 4
Erlijioa Luteranoa
Sinadura Richard von Weizsäcker-ren sinadura

Richard Karl Freiherr von Weizsäcker (Stuttgart, 1920ko apirilaren 15a - Berlin, 2015eko urtarrilaren 31) alemaniar politikaria ohia zen. Errepublikako lehendakaria 1984tik 1994ra. Bere agintaldian gauzatu zen Alemaniaren bat-egitea. Berlinen eta Bernan egin zituen ikasketak. Alemaniako Armadan zerbitzatu zuen 1938tik 1945era, eta kapitain-maila erdietsi zuen infanteria-errejimentu batean. Gero, zuzenbide-ikasketak egin zituen, Grenoble, Göttingen eta Oxforden, eta nazioarteko enpresa-munduan hasi zen lanean 1953an. Urtebete geroago, Batasun Kristau Demokratako kide egin zen, eta, 1969an, Alemaniako Legebiltzarreko kide hautatu zuten. 1979tik 1981era, Legebiltzarreko lehendakariorde izan zen. 1981etik 1984ra, Mendebaldeko Berlingo alkate izan zen, eta, 1984ko maiatzean, Alemaniako Errepublika Federaleko lehendakari hautatu zuten. 1994ko maiatza arte eutsi zion karguari, Alemaniako Errepublika Federala eta Errepublika Demokratikoa batu eta lau urte geroagora arte. Bere agintaldiaren ekarpen nagusietako bat Alemaniari bere iragana onartzen laguntzea izan zen. Aipagarria da Bigarren Mundu Gerraren amaieraren berrogeigarren urteurrenean egin zuen hitzaldia: alemanen krimenak gaitzetsi zituen, eta 1945eko maiatzeko porrota aleman herriarentzat askapena izan zela berretsi zuen.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard von Weizsäcker Aldatu lotura Wikidatan