Tiberiades
|
Tiberiades |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Arabieraz, hebreeraz | טבריה, طبرية | ||
| Estatua | |||
| Probintzia | Iparraldeko barrutia | ||
| Koordenatuak | 32°47′47″N 35°32′8″E / 32.79639°N 35.53556°EKoordenatuak: 32°47′47″N 35°32′8″E / 32.79639°N 35.53556°E | ||
| Eremua | 10,872 km2 | ||
| Biztanleria | 41.300 bizt. (2009) | ||
| Dentsitatea | 3.798,75 bizt./km² | ||
| Sorrera | 20 | ||
Tiberiades (hebreeraz טבריה, Tverya, arabieraz طبرية, Tabariyyah), Israelgo hiri bat da, Galileako Itsasoaren mendebaldeko ertzean dagoena, Behe Galilean, Iparraldeko barrutian. Israelgo Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 2003 amaieran, hiriak 39.900 biztanle zituen.
Tiberiadesek, hiri santu judutar bezala hartzen da, Jerusalem eta Hebronekin batera. Tiberiades, Israelgo Iparraldeko Barrutian, jai egunetan gehien bisitatzen den hiria da.
Hiriak, berriki, Hezbollahk jaurtitako suzirien eraso batzuk jasan ditu, Libanotik zetozenak. Hildako eta zauritutako hiritar ugari egon dira Katiusha suzirien ondorioz (2006ko Libanoko Gerra).
Tiberiades, gutxi gora-behera, 20an eraikia izan zen, Tiberio erromatar enperadorearen agintaldian, Herodes Antipasen aginduz, Herodes I.a Handiaren semea, Rakkateko suntsitutako herrixka bat zegoen tokian, eta Galileako bere erresumako hiriburu bihurtu zen. Bere izena, Tiberio enperadoreagandik jasotzen du.
Tuterarekin senidetua dago.