Hirugarren Gurutzada

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hirugarren Gurutzada
Gurutzadak
Siege of Acre.jpg
Akreko setioa.
Data 1189 - 1192
Lekua Ekialde Hurbila
Emaitza Ramlako ituna
Gudulariak
Kristauak: Sarrazenoak:

Seliuzidar leinua


Buruzagiak
* Guy Lusignangoa * Saladin
Indarrak
Ingelesak: 8.000[1]
Frantziarrak: 2.000[2]
Alemaniarrak: 15.000[3]
Ezezaguna

Hirugarren Gurutzada, baita erregeen gurutzada ezizenaz ezaguna ere, (1189 - 1192) Ekialde Hurbila asaldatu zuen hirugarren kanpaina izan zen. Gurutzadaren helburua Lur Santua Saladinen (Salāh ad-Dīn Yūsuf ibn Ayyūb) eskuetatik askatzea zen eta lortzekotan izan ziren.

Bigarren Gurutzadan porrota jaso ondoren, Zengid leinuak Siria zuen kontrolpean eta Egiptoko agintariak ziren fatimitarrak eraso zituen. Saladinek biak batzea lortu eta kristau erresumak erasotzeari ekin zion, 1187an Jerusalem konkistatuz[4]. Bere sentimendu erlijiosoek bultzatuta, Henrike II.a Ingalaterrakoak eta Filipe II.a Frantziakoak elkarren borrokak bukarazi eta Gurutzada berria aldarrikatu zuten (nahiz eta 1189an Henrike hil eta Rikardo I.a Ingalaterrakoak ordezkatua izan). Frederiko Bizargorriak bat egin eta armada handia eraman zuen Anatoliatik. Hala ere, ito eta gudulari gehienek etxerantz jo zuen.

Akre askatu ondoren, kristauen artean tirabirak izan ziren[5]. Hori zela eta, 1191ko abuztuan Frederikoren ordezkaria zen Leopoldo V.a Austriakoak eta Filipek Lur Santua utzi eta bertan utzi zuten Rikardo. Saladinek ezin zuen Rikardo menderatu eta honek kostaldeko gotorlekuak mantentzea lortu zuen. Hala ere, 1192ko irailaren 2an, Rikardo eta Saladinek bake ituna sinatu eta urriaren 9an etxera itzuli zen[6]. Itunaren arabera, musulmanek Jerusalem mantendu zuten, kristau erromesek hiria bisitatzeko eskubidea zuten eta kristuek Zipren eta Palestinan lurralde asko mantendu zituzten.

Jerusalem ezin lortzeak sei urte geroago Laugarren Gurutzada eragin zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. H. Chisholm, The Encyclopædia Britannica : A Dictionary of Arts, Sciences, Literature and General Information, 294
  2. J. Phillips, The Fourth Crusade and the Sack of Constantinople, 66. orr.
  3. A. Konstam, Historical Atlas of The Crusades, 124. orr.
  4. Peter W. Edbury, The Conquest of Jerusalem and the Third Crusade: Sources in Translation. Ashgate, 1996
  5. Steven Runciman, A History of the Crusades, II: The Kingdom of Jerusalem eta III: The Kingdom of Acre. Cambridge University Press, 195255
  6. Lyons, Malcom Cameron eta D. E. P. Jackson, Saladin: The Politics of the Holy War, (Cambridge: Cambridge University Press, 1982), 264. orr.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hirugarren Gurutzada Aldatu lotura Wikidatan


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.