Sergei Eisenstein

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sergei Mikhailovitx Eisenstein, letonieraz Sergejs Eizenšteins, errusieraz Сергей Михайлович Эйзенштейн, (Riga, 1898ko urtarrilaren 23 - 1948ko otsailaren 11) Sobiet Batasuneko antzerki eta zinema zuzendaria zein teorizatzailea izan zen. Ezaguna da haren film mutuengatik, zeinek eragin handia izan zuten hurrengo urteetako dokumental nahiz narrazio zuzendariengan, haren muntaketa teknika berritzailea zela eta.

Eisensteinen ekarpena hauxe izan zen: drama zinematografikoaren estetika eta ideologiaren gaineko kontzepzio berria, drama kolektiboen gaineko argumentuen inguruan.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Greba (Стачка, 1925)
  • Potemkin korazatua (Броненосец „Потёмкин“, 1925) Tsarista garaian itsasontzi batean matxinada bat antolatzen da erakusteko batuketak indarraren esanahia duela. Aktore profesionalak ez ziren erabili eta itxura dokumentala eman zion filmari (Vertovek bezala). Tomak tartekatu zituen: mekanikoki ilaran aurrera doazen soldaduen planoak / errepresioaren biktimen lehen plano gogorrak, nahasketa hori sinfonia musikal gisakoak da.
  • Urria: Mundua irauli zuten 10 egunak (Октябрь: Десять дней,которые потрясли мир, 1927) Petrogradoko 1917aren urriko lanaldi iraultzaileei buruzkoa. Plano kontzeptualen muntaia ideologikoaren bitartez metafora optikoak sartzen ditu.
  • Marra orokorra (Генеральная линия edo Старое и новое, 1929)
  • Gora Mexiko (Que Viva Mexico!) (bukatugabea) (1930-1932)
  • Ekaitza Mexikoren gain (Thunder Over Mexico) (1933)
  • Eisenstein Mexikon (Eisenstein In Mexico) (1933)
  • Heriotza Eguna (Death Day) (1933)
  • Bezhin larrea (Бежин луг, bukatugabea, 19351937)
  • Alexander Nevsky (Александр Невский, 1938)
  • Iban Izugarria, I. atala (Иван Грозный, 1945)
  • Iban Izugarria, II. atala (1946 / 1958)
  • Iban Izugarria, III. atala (1946, bukatugabea)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sergei Eisenstein Aldatu lotura Wikidatan