Spencer Tunick

Wikipedia, Entziklopedia askea
Spencer Tunick

Bizitza
JaiotzaMiddletown (en) Itzuli1967ko urtarrilaren 1a (57 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaEmerson College (en) Itzuli
New Yorkeko Akademia Militarra
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria

spencertunick.com
Twitter: SpencerTunick LinkedIn: spencer-tunick-aa137318 Discogs: 3767529 Edit the value on Wikidata
Spencer Tunicken instalazioa Amsterdamen.
Tunicken instalazioa Eastnor gazteluan, 2010ean.
Spencer Tunick Sydneyko Opera Housen.

Spencer Tunick (Middletown, Orange konderria, 1967ko urtarrilaren 1) judu jatorriko estatubatuar argazkilaria da. Mundu osoan ezaguna egin da pertsona biluzien talde handien bere argazkiei esker. Bere instalazio gehienak oso polemikoak izan dira.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1967an jaio zen, familia judu baten altzoan. 1986an Londresera joan zen eta han hasi zen talde biluztuen argazkiak egiten. 1988an Emerson Collegeren Bachelor of Arts lortu zuen. Tunick 1992 New Yorkeko kaleetan hasi zen lanean. Argazkiak laster oso ezagunak egin ziren eta beste Ipar Amerikako estatuetara zabaltzea pentsatu zuen. Proiektu horri Naked States (Estatu Biluzik) izenburua eman zion. Ondoren, nazioarteko mailan hasi zen lanean. Bira horri Nude Adrift (Biluztasuna nora ezean) izenburua eman zion. Besteak beste hiri hauetan lan egin zuen: Buenos Aires, Brujas, Londres, Lyon, Melbourne, Montreal, Caracas, Santiago, Mexiko, São Paulo, Newcastle, Bogotá, Viena. 1994an New Yorkeko Manhattango Rockefeller Centeren modelo batekin batera atxilotu zuten bertan argazkiak egiteagatik.

Tunickek errekor batzuk ditu. 2003ko ekainean Bartzelonan 7.000 pertsona biltzea lortu zuen bere argazkien protagonistak izateko.[1] 2007an Mexiko Hiriko Konstituzio Plazan 19.000 pertsona bildu zituen, guztiak biluzik.

Bere lanaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lan ezagunenetan pertsona multzo handiak biluzik agertzen dira. Pertsona horiek era artistiko batez antolatuta egoten dira, hiri-inguruetan edo oso ezagunak diren tokietan. Antolaketa horiek arte munduan instalazio izena dute. Bere lanarekin dikotomia batzuen arteko mugak puskatu nahi ditu: publiko zein pribatu, onartua zein debekatua, moral zein moralgabe, gizabanako zein multzo... Mugak hauste horietan biluztasuna probokazio moduko ekintza da, batetik, baina, bestetik, pertsonen multzo handiek ekintzari normaltasunaren itxura eman diote.

Argazkietan parte hartzen duten bolondresek horrekin ez dute ezer irabazten. Bakarrik, ondoren, artistak egindako argazki sinatua jasotzen dute.

Bere lanaren eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerlari eta talde askorentzat Spencer Tunicken lana artea baino gehiago giza-manifestazioak dira, askotan, adierazpen askatasunaren aldeko manifestazioak. Hiri askotan ere argazkilariaren lanen helburua izatea modernitate kutsuarekin nahastu nahi izan dute.

Tunick Donostian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006eko apirilaren 22 Donostian antolatu zuen argazki saio bat, bertako Kursaal jauregian. Orduan 1.200 pertsona biluzik bildu ziren, argazkilariaren lanean parte hartzeko.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]