Stephan Hermlin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Stephan Hermlin 1954ean.

Stephan Hermlin, jaiotza-izenez Rudolf Leder (Chemnitz, Alemania, 1915eko apirilaren 13a - Berlin, Alemania, 1997ko apirilaren 6a) alemaniar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1931n Gazteria Komunista elkarteko kide egin zen, eta inprimategi batean lanean hasi zen. 1936an Egiptora emigratu zuen, eta Palestinara joan zen gero. Handik, Espainiara igaro zen, Gerra Zibilean parte hartzera. Gero, Ingalaterra, Frantzia eta Suitzara joan zen, eta 1945ean itzuli zen Alemaniara. Frankfurten, erredaktore gisa hasi zen lanean, eta 1947an, Bigarren Mundu Gerraren erdian, sobietarren mendeko eremura igaro zen. Erbestetik itzulita ezagutarazi zuen bere burua idazle gisa. Dena dela, lehenago, Suitzan argitaratu zituen bere lehen poemak. Konposizio poetiko horietan surrealismoaren eta sinbolismoaren eragin handia nabari da, komunismoarenaz gainera. Hitz lauzko lanetan, fikzioa eta errealitatea nahastu zituen, eta irudi bat nagusitzen da haietan guztietan: bakartasunarena.

Lan aipagarriak ditu, besteak beste, Der Leutnant Yorck von Wartenburg (1946, "Yorck von Wartenburg tenientea"); Die Zeit der Einsamkeit (1949, "Bakartasunaren garaia"); Die Zeit der Gemeinsamkeit (1949, "Konpainiaren garaia"); Die erste Reihe (1951, "Lehen lerroa"), faxismoaren aurkako erresistentziako kideen erretratua. Die Kommandeuse (1954, "Komandante andrea") narrazioak kritika handiak izan zituen herrialdearen bi aldeetan, nazien erregimenaren garaiko gertaerak Alemaniako Errepublika Demokratikoan 1953ko ekainaren 17an gertatu zirenekin parekatzen zituelako. 1980ko hamarraldian, Hermlinek saiakerak idatzi zituen, batez ere, eta Alemaniako alde bietako artisten arteko truke intelektuala gauzatzen ahalegindu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stephan Hermlin Aldatu lotura Wikidatan