Toledoko Itzultzaileen Eskola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cantigas de Santa María liburuaren miniatura. Bertan Alfontso X.a Jakituna diktatuz irudikatzen da.

Toledoko Itzultzaileen Eskola izenak XIII. mendetik Espainiako Toledo hirian egin ziren itzulpen lanak biltzen ditu. Lan horiek hizkuntza klasikoetatik eta arabieratik gaztelerara itzuli ziren. Gaztelako kulturaren garapenean garrantzi handia izan zuten eta Toledotik mendebalde osoan zabaldu ziren. Itzultzaileen Eskola Alfontso X.a Gaztelakoa erregearekin lotu izan bada ere, aktibitateak errege hori aurretik ezagutu ziren.[1] Espezialista askoren ustez eskola ez zen erakunde fisikoa bezala inoiz izan.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko testuak grezieraz eta latinez bazeuden, testuak arabieratik eta hebraieratik gaztelaniaz edo herriko beste hizkuntzetaz itzuli ziren, ondoren latinez jartzeko. Horrela galtzekotan zeuden testu klasiko asko berreskuratu eta zabaldu ziren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1085an Alfontso VI.a Gaztelakoak Toledo konkistatu zuen. Une horretatik hiria kultura-foko interesgarria bihurtu zen non musulmanak, kristauak eta juduak elkarrekin bizi ziren. Raimundo de Sauvetat artzapezpikuak egoera horretaz baliatu nahi izan zuen eta Europako gorte guztietan eskatzen ziren lan desberdinak bultzatzen saiatu zen. Egoera oso egokia zen, bestetik, zeren eta Palentziako Unibertsitatean (1208) eta Salamancako Unibertsitatean (1218) studii izeneko ikasketak sortuak baitziren; horri esker irakasleek eta ikaseleek katedralen scholaeetatik autonomia eskuratu zuten eta horri esker erlijiosoa ez zen jakinduria ezarri zen. Geroago Alfontso X.a Gaztelakoak Sautevatek sortutako itzultzaileen lana, legedietan eta astronomian espezializatuta, bultzatu zuen baita ere. Baina ez hori bakarrik: Sevillan ere Studii batzuk sortu zituen ere bai eta, 1269an, Murtzian Al-Ricotí matematikariak zuzendu zuen Murtziako Eskola sortu zuen. Beraz, Toledokoa ez zen bakarra izan. Eskola hauek guztiek erregea hil arte jarraitu zuten, 1284 arte alegia.[2]

Eztabaida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benetan eskola bat izan zen? Itzulpenak eta itzultzaileak izan baziren, ez dago hain garbi benetako erakundea izan zenik. Julio-César Santoyo Leongo Unibertsitatearen katedratikoak zalantzan jarri du izaera hori. Argumentuak bi dira:

  • Toledoko Itzultzaileen Eskolaren izena oso berandu agertu zen. Lehen aipamena Frantzian, XIX. mendean jaso egin da, Renan Jourdainen eskutik. Espainian kontzeptua Marcelino Menéndez Pelayok erabili zuen lehen aldiz, 1881an.
  • Itzultzaileen kronologia ez dator bat denboran.[3]

Itzultzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Calila eta Dimna liburuaren eskuizkribua.

Itzulitako egile batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira ezagunenak:[4]

  • Abd ar-Rahman as-Sufi
  • Abd al-Aziz Ibn Uthman
  • Abenragel
  • Abu Bakr Muhammad ibn Zakariya Razi
  • Abu Kamil Shuja ibn Aslam
  • Abu Mashar
  • Abu Said 'Ubaid-Allah
  • Ahmad Ibn-Yusuf Ibn-ad-Daya
  • Al-Battani
  • Alcabitius
  • Alexander Aphrodisiaskoa
  • Al-Fadl b. Hätim Al-Nayrizi
  • Alfraganus
  • Alhazen
  • Al-Kindi
  • Apolonio Pergakoa
  • Aristoteles
  • Arkimedes
  • Autolycus
  • Averroes
  • Avicenna
  • Az-Zarqali
  • Diokles Sirakusakoa
  • Euklides
  • Gabir Ibn-Aflah
  • Galeno
  • Gemino
  • Hipokrates
  • Hypsicles Alexandriakoa
  • Ibrahim b. Yahyà Ibn al-Zurqalla
  • Isaac Israeli
  • Maimonides
  • Mashaallah
  • Menelaus Alexandriakoa
  • Muhammad b. Muhammad Abu Hamid Al-Gazali
  • Muhammad b. Muhammad Al-Farabi
  • Muhammad b. Musà Al-Hwarizmi
  • Muhammad Ibn Tumart
  • Muhammad ibn Yusuf Ibn Muad
  • Nikolas Damaskokoa
  • Nur al-Din al-Bilrauji
  • Platon
  • Ptolomeo
  • Qusta ibn Luqa
  • Salomon ben Gabirol
  • Teodosio
  • Thabit ibn Qurra
  • Yuhanna ibn Masawaih
  • Yúhanna Ibn Serapion

Itzulitako lan batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adibide gutxi batzuk:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]