Txantiloi:2012-45 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Egipto (egiptoeraz, Hikuptah, «Ptahren ka edo arimaren gaztelua»; grezieraz Aigyptos, aurreko izenetik hartua; arabieraz, Misr; izen ofiziala, Jumhûrïyat Misr al 'Arabïyah, «Egiptoko Arabiar Errepublika») Afrikako ipar-ekialdean eta Sinaiko penintsulan hedatzen den estatua. Eremua 1.010.000 km² da gutxi gorabehera, Nilo ibaiaren bi ertzetan kokatua. Herrialdeak Mediterraneo itsasoa du iparraldean, Gazako zerrenda eta Israel ipar-ekialdean, Itsaso Gorria ekialdean, Sudan hegoaldean eta Libia mendebaldean. Hiriburua eta hiri nagusia Kairo da. Beste hiri garrantzizkoak dira Alexandria, Gizeh, Port Said eta Suez.

Egipto Afrikako eta Ekialde Ertaineko estatu jendetsuenetakoa da. Bertako 75,4 milioi biztanleen gehiengo zabala Nilo ibaiaren ertzetan bizi da, 40.000 kilometro karratuko eremuan, landa lurrak aurkitzen diren eskualde bakarrean. Sahara basamortuko eskualde zabalak ia ez dute biztanlerik. Egiptoko biztanleen erdia-edo hiriguneetan bizi da, gehiengoa Kairo, Alexandria eta Niloren deltako hiri jendetsuetan.

Egipto mundu osoan da ezaguna Antzinako Zibilizazio garatuak izan dituelako eta hauek eraikitako monumentu ikusgarriengatik, hala nola, Gizako Piramide Multzoa eta Esfinge Handia. Hegoaldeko Luxor hirian arkeologia gune garrantzitsuak daude, hala nola, Karnakeko Tenplua eta Erregeen Harana.