Urolako itsasadarra Kontserbazio Bereziko Eremua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urolako itsasadarra Kontserbazio Bereziko Eremua

Usurbiribilagako irlak, Artaditik
KokalekuaZumaia eta Zestoa
Koordenatuak43.285045ºN, 2.248342ºW
Azalera112 hektarea
IzendapenaEusko Jaurlaritza
SorreraEHAA. 2013ko ekainaren 12an
ArduradunaGipuzkoako Foru Aldundia

2013. urtean Eusko Jaurlaritzaren dekretuz[1] izendatuta, Urolako Itsasadarra[2] Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) da eta ES2120004 kodea dagokio. 112 hektareako azalera du, Zumaiako (azaleraren %98) eta Zestoaren artean banaturik. Jabegoa ere banatuta dago, eta, gutxi gorabehera, erdia pribatua da eta beste erdia publikoa, azken hori, batez ere, itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoan.

Map
Urolako itsasadarra KBEaren erdipuntua

KBE Urola ibaiak osatzen du -bokalearen eta Oikiako Errotaberri zubiaren artean-; baita haren inguruko lurren zati batek ere.

Gunearen ezaugarri ekologiko nagusiak[1][3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Autonomia Erkidegoko itsasadarren artean, Urolakoa garrantzi handiko estuario-sistema da. Intereseko flora- eta fauna-komunitateak ditu, eta estuarioko ekosistemak berreskuratzeko gaitasun handia du. Padura funtzionaleko enklabeak ditu, eta elkarri lotutako interes komunitarioko habitatak daude. Habitat horietako batzuk urriak dira EAEn, eta KBE horretan ondo zabalduta daude.

Gunearen hegoaldean, ibaian gora, Urolak garraiatutako materialak Oikiako alubioi-terrazak eratu ditu eta ibaiertzeko basoa gailentzen da bertan: haltzak, sahatsak, lizarrak, platanoak... Goi-estuario horretan ur gezatako arrainak bizi dira, adibidez, ezkailuak, loinak edo barboak; baita ur gaziko beste batzuk, korrokoia edo platuxa, esaterako. Anfibio eta narrastien artea, ur-igel arrunta eta suge gorbataduna aipa daitezke.

Itsasadarraren ikuspegia, Basadizarretatik.

Estuarioaren erdialdean, sedimentuz osatutako lohi-uharteak eta -hondartzak daude, marea-zikloen eta, hortaz, gazitasunaren menpe daudenak. Hango landare batzuk hauek dira: itsas getozkak, itsas ihiak edo Salicornia aleak. Ur geza nabari den tokitan, lezka arrunta eta lezka hostozabala ikus daitezke. Uretan, aingirak, lupiak, arrain zapalak, barbarinak eta muxarrak bizi dira.

Bokalearen inguruan, Santiago hondartzako duna-sistema da Gipuzkoako azalera handiena duena. Ingurune horiek euskal kostaldean urriak direnez, ekosistema horiek kontserbatzea lehentasunezko helburua da. Duna gune hau itsas kakilearen, itsas ezkertearen, itsas armikaren, lagurusaren eta dunetako krabelinaren lurraldea da, baita hainbat intsektu, araknido eta moluskuena ere. Musker berdea ere agertzen da.

Urolako estuario osoak garrantzi handia du hegaztien migrazioan eta espezie askorentzat atseden hartzeko eta elikatzeko lekua da. Europako iparraldetik datozen hegaztien negupasarako funtzio garrantzitsua du.

Ibaiaren eskuin aldean, batez ere, artadi kantauriarra ageri da. Arteaz gain, basootan karraskilak, gurbitzak, arbustuak eta basagurbeak hasten dira.

Habitat nabarmenenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondoren, KBEn dauden interes komunitarioko habitat eta espezieak zerrendatzen dira. Parentesi arteko zenbakiek Habitatei buruzko 92/43 Zuzentarauaren I. eranskineko kodeekin bat datoz.

  • Estuarioak (1130)
  • Ordoki lohitsuak edo hareatsuak, itsasbeheran urpean geratzen ez direnak (1140)
  • Erriberako haltzadi euro-siberiarra (91E0)
  • Txilardi atlantikoa, Ulex sp. nagusi dela (4030)
  • Artadi kantauriarra (9340)
  • Belardi lehor seminaturalak eta substratu kalkareoetako sastraka-eiteko formazioak (6210)
  • Duna mugikor aitzindariak (2110)
  • Larre gazi atlantikoak (1330)
  • Duna grisak, finkoak (2130)
  • Paduretako sastrakadi halofiloak (1420)
  • Sega-belardi atlantikoak, bazkatu gabeak (6510)
  • Itsasoko hondakin-metaketetan hazten den urteko landaredia (1210)
  • Paduretako halofiloen urteroko landaredia  (1310)

Mehatxatutako flora[4][aldatu | aldatu iturburu kodea]

KBEn intereseko flora-espezie hauek aipatu dira:

Mehatxatutako fauna[4][aldatu | aldatu iturburu kodea]

KBEn intereseko fauna-espezie hauek aipatu dira:

Kudeaketarako lehentasunezko elementuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urolako Itsasadarra KBEn zaindu beharreko elementu guztien artean, arreta berezia behar duten prozesu ekologikoei eman zaie lehentasuna., eta elementu horiek kontserbatzeko helburu propioak proposatu dira. Elementu horiek estuarioa eta duna-sistema dira[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Eusko Jaurlaritzaren eskualde biogeografiko atlantikoko hamalau ibai eta estuarioren Kontserbazio Bereziko Eremuak izendatzeko dekretua. .
  2. Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistema. .
  3. Hainbat, egile. (1996). Euskal Autonomi Elkarteko garrantzizko espazio naturalen katalogo irekia. Eusko Jaurlaritza, 114-118 or. ISBN 84-457-1109-1..
  4. a b «Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoa» www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).