Vladimir Tatlin
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Vladimir Jevgrafovitx Tatlin | |
| Jaio | 1885eko urtarrilaren 28a | |
| Kharkiv |
||
| Hil | 1953ko martxoaren 31a (68 urte) | |
| Mosku ( |
||
Vladimir Jevgrafovitx Tatlin (Владимир Евграфович Татлин), (Kharkiv, Ukraina, 1885eko urtarrilaren 28a - Mosku, 1953ko martxoaren 31a) eskultore eta margolari sobietar konstruktibista bat izan zen.
1914an konstruktibismoa sortu zuen, eta sobietar abangoardiaren iradokitzaile nagusia bilakatu zen. 1915. urtea arte, margolari izateaz gainera, marinel- (Egipto, Grezia eta Turkiara egin zituen bidaiak) eta musikari-lanetan aritu zen (1913an Berlinen izan zen errusiar orkestra batekin). 1910. urtetik aurrera, talde kubofuturistekin eta primitibistekin izan zituen harremanak; 1912an erakusketa batean parte hartu zuen M. Larionov, Natalia Gontxarova eta K. Malevic-ekin batera. 1920an Anton Pevsner eta Naum Gabo elkartu zitzaizkion; geroago, El Lisitzki eta Aleksandr Rodtxenko.
Baina Picassoren eragina izan zen Tatlinen pinturan aipagarriena. 1915. urteko lehenengo pinturek Picassoren kubismoaren eragin nabarmena dute. Tatlinek A.M. Rodchenkorekin batera sortu zuen konstruktibismo mugimendua.
Iraultzaren garaian arte libre eta teknikako irakasle izan zen, eta garai horretan produktibisten inguruan aritu zen lanean. 1919an Hirugarren Internazionalaren omenezko monumentuaren eredua egin zuen (1920an erakutsi zen), baina lan hura ez zen inoiz gauzatu: dorre moduko bat zen, 400 metro garai, arkitektura eta eskultura batzen zituena (beira eta altzairuz eraikiko zen, eta barnean gela birakariak izango zituen). 1922. urtetik aurrera, Leningradon bizi zela, diseinu industrialean lan egin zuen. Moskura itzuli zenean, Zeramikako Institutu Teknikoko zuzendari izan zen. Stalinek abangoardiako taldeak desegiteko egin zuen dekretuaren ondoren, antzerki-lanak antolatzen aritu zen batez ere (1932-1953).
Tatlinek azken urteak Letatlin planeagailua diseinatzeari eman zizkion.
| Artikulu hau Errusiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.