Wilhelm Canaris
Wikipedia(e)tik
Wilhelm Canaris (Aplerbeck, Alemania, 1887 - Flossenbürgeko kontzentrazio-esparrua, Alemania, 1945) Wehrmachteko almirante izan zen. Abwehr zerbitzuko burua izan zen Alemaniako Estatu Gorenean, eta bere helburuak lortzeko erabili zituen informazio-zerbitzuak. Hitlerren metodoen aurkakoa zen, eta Himmlerrek atxilotu zuen 1944an, Hitlerren aurkako konplotaren ondoren. 1945ean hil zuten Flossenbürgeko kontzentrazio-esparruan, Hitlerrek horretarako agindua eman zuelako. Francori lagundu zion Espainiako Gerra Zibilean.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.