William Thurston

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
William Thurston
William Thurston
William Thurston, Berkeley (1991)
Datu pertsonalak
Izen osoa William Paul Thurston
Jaio 1946ko urriaren 30a
Washington D.C. (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Hil 2012ko abuztuaren 21a (65 urte)
Rochester (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)

William Paul Thurston (Washington D.C., 1946ko urriaren 30a - Rochester, 2012ko abuztuaren 21a) estatubatuar matematikaria izan zen. Lehenengo ikasketak Sarasotako New Collegen (Floridan) egin zituen. Doktoregorako ikastaroak Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitatean egin zituen, Morris Hirsch eta Stephen Smaleren zuzendaritzapean, eta tesia 1972an aurkeztu zuen. Hurrengo urteetan, Princetongo Ikerketa Aurreratuetako Institutuan eta Massachusettseko Teknologia Institutuan aritu zen. 1974an, irakasle izendatu zuten Princetonen. 1983an, Fields Domina jaso zuen Varsoviako Nazioarteko Kongresuan. Thurstonek ekarpen garrantzitsuak egin ditu Kleinen taldeetan (Poincarék eta Ahlforsek aztertu zituzten lehenengo aldiz), eta haren lanak eragin handia izan du hiru dimentsioko topologian. Fields dominaz gainera, beste ohore asko jaso ditu Thurstonek: Amerikako Matematika Elkartearen Oswald Veblen Geometria saria (1976) eta Alan T Waterman saria (1979), besteak beste. Bestalde, Alfred P. Sloan Fundazioko kide izan zen 1974tik 1975era.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]