Alexander Grothendieck

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alexander Grothendieck.

Alexander Grothendieck (Berlin, Alemania, 1928ko martxoaren 28a - Saint-Lizier, Frantzia, 2014ko azaroaren 13a) alemaniar matematikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1941ean, Frantziara joan zen, eta Montpellierko Unibertsitatean aritu zen ikasten. Graduatu ondoren, Parisko École Normale Supérieurren sartu zen (1948-1949). 1949an, Nancyko Unibertsitatera joan zen, eta analisi funtzionala landu zuen han, Dieudonnérekin. Bourbaki taldeko matematikaria izan zen André Weil, Henri Cartan eta Dieudonnérekin batera, eta han aurkeztu zuen tesia, Produits tensoriels topologiques et espaces nucléaires.

1953tik 1956ra, Sao Pauloko eta Kansasko unibertsitateetan ibili zen. Urte haietan, bestelako alor batzuk hasi zen lantzen, topologia eta geometria, bereziki. Kansas utzirik, Ikerketa Zientifikorako Nazio Zentrora itzuli zen. 1959an, lanpostu bat onartu zuen Ikerketa Zientifiko Aurreratuetako Institutuan. 1966an, Fields domina jaso zuen.

Ekarpenik garrantzitsuenak geometrian, zenbakien teorian, topologian eta analisi konplexuan egin ditu Grothendieckek. Weilen zenbakien teoriaren aieruak frogatzeko baliagarria izan zen teoria bat asmatu zuen. Riemann-Roch teoremaren froga aljebraiko bat ere eman zuen. 1988an erretiratu zen; urte hartan bertan, ezetza eman zion Crafoord sariari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexander Grothendieck Aldatu lotura Wikidatan