Henri Poincaré

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Henri Poincaré gaztea.

Jules Henri Poincaré (Nancy, Frantzia, 1854ko apirilaren 29aParis, 1912ko uztailaren 17a) frantses matematikaria, fisikaria eta filosofoa izan zen. Matematikan topologiaren sortzaileetako bat izan zen eta oraindik frogatu gabeko Poincaréren hipotesiaren asmatzailea da. Fisikan, optika eta mekanika landu zituen eta erlatibitatearen teoriaren aitzindaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisko eskola politeknikoan (1872-1875) eta Meatzetako Eskola Gorenean egin zituen ikasketak. Matematika huts eta aplikatuak ikasteari ekin zion ondoren, eta 1879. urtean egin zen doktore, ekuazio diferentzialei buruzko tesi batekin. Caengo Unibertsitatean irakasle izan ondoren, Parisko unibertsitatera deitu zuten, eta han irakasle izan zen hil zen arte. Bere garaiko matematikaririk onenetakoa izan zen; matematikaren adar guztietan egin zituen ikerketak: analisia, zeru-mekanika, fluidoen mekanika eta geometriaren oinarriak. Lan garrantzitsua egin zuen, halaber, topologia modernoaren inguruan.

Parisko Zientzien Akademiako kide izendatu zuten 1887an, eta lehendakari 1906an. Urte berean elektroiaren dinamikari buruzko ikerlan bat egin zuen, Albert Einsteinek erlatibitatearen teoriaren ondorioz aurkitu zituen zenbait emaitzaren aitzindaria izan zena. Frantziako Akademiako kide izendatu zuten 1908an. Obra nagusiak: La Science et l´hypothèse (1903, Zientzia eta hipotesia) eta Science et méthode (1908, Zientzia eta metodoa).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri Poincaré Aldatu lotura Wikidatan