Grigori Perelman

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Grigori Perelman
Grigori Perelman
Datu pertsonalak
Izen osoa Grigori Jakovlevitx Perelman
Jatorrizko izena Григорий Яковлевич Перельман
Jaio 1966ko ekainaren 13a (48 urte)
San Petersburgo (ErrusiaErrusia)

Grigori Jakovlevitx Perelman (errusieraz: Григорий Яковлевич Перельман, [ɡrʲɪˈɡorʲɪj ˈjɑkəvlʲɪvʲɪtʃ pʲɪrʲɪlʲˈman] Speaker Icon.svg Ahoskera (i · ?)) errusiar matematikaria da.

1994an Arimaren aierua frogatu zuen. 2003an Thurstonen geometrizazioaren aierua frogatu zuen. Azken frogapen honi esker 1904. urtean mahaigaineratutako Poincaréren aierua frogatu ahal izan zen, hain zuzen ere, une horretara arte topologiaren problemarik garrantzitsuenetzat eta zailenetzat hartzen zena.

2006ko abuztuan Matematikaren Nazioarteko Batasunak Fields Domina eman zion Perelmani geometriari egindako ekarpenengatik eta Ricciren jarioaren egitura analitiko eta geometrikoari buruzko ideia iraultzaileengatik. Alabaina, honek dominari eta ordainsariari uko egin zion eta ez zen batzarrean agertu.

2010eko martxoaren 18an Clay Matematika Institutuaren Milurtekoko Saria jasotzeko baldintzak betetzen zituela iragarri zen Poincaréren aierua ebazteagatik. Hala ere, 2010eko uztailaren 1ean uko egin zion milioi bat dolarreko sariari. Horrez gain, Europako Matematika Elkartearen izen handiko sariari ere uko egin zion.