Wim Wenders

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wim Wenders, 2005ean

Ernst Wilhelm "Wim" Wenders (Dusseldorf, 1945eko abuztuaren 14a) Alemaniako zinemagilea eta argazkilaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Municheko Zinema Eskolan ikasketak egiten ari zela sei film labur egin zituen. Zinema-kritikak eta rockari buruzko artikuluak idatzi zituen. Summer in the City (1970) du lehen film luzea. Peter Handke idazlea ezagutu zuen eta haren eleberri batean oinarriturik, Die Angst des Tormanns beim Elfmeter (1971, Atezainaren beldurra penaltiaren aurrean) filma egin zuen. Gero, Nathaniel Hawthorneren eleberri batean oinarritutako film bat egin zuen, Der Scharlachrote Buschtabe (1972, Gutun eskarlata). Alice in den Stadten (1973, Alice hirietan), Falshe Bewegung (1974, Gezurrezko higidura), Im Lauf der Zeit (1975, Denbora joan ahala) filmek osatutako trilogia bikainak arrakasta handia izan zuen nazioartean.

1977an Patricia Highsmithen eleberri bat egokitu zuen zinemarako, Der Amerikanische Freund (Amerikar laguna), arrakasta handia izan zuen filma. 1978an Estatu Batuetara joan zen Coppolak produzitutako film bat egitera, Hammet (1982), idazlearen biografian oinarritutako filma, estudioarekin liskarrak eragin zizkiona. Bitartean, Nick´s Movie/Lightning Over Water (1980, Nicken filma/Tximista ur gainean) egin zuen, Nicholas Ray zinemagilearen heriotzari buruzko dokumental zirraragarria. 1982an Der Stand der Dinge (1982, Gauzen egoera) egin zuen Portugalen, eta 1983an, Tokyo-Ga, Ozu zinemagileari buruzko filma. 1984an Paris, Texas egin zuen, arrakasta handiko film bikaina. Der Himmel über Berlin (1987, Zerua Berlin gainean) eta Bis ans Ende der Welt (1991, Munduaren amaieraraino) ditu azken filmak. 1990eko hamarraldian egin dituen filmetan, aurrekoetan bezala, metafora berezien bidez ageri da bere filmetan islaturik Alemaniaren aldaketa: In weiter Ferne, so nah! (1993, Hain urruti, hain gertu). Bestalde, musikaren inguruko hainbat lan ere egin ditu azken urteotan; besteak beste, Lisbon Story (1994, Madredeus portugaldar taldearen ingurukoa); Buena Vista Social Club (1999, Kubako musikaz); eta Pina (2011, Pina Bausch dantzariaz).

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wenders Düsseldorfen jaio zen 1945. urteko abuztuaren 14an familia katoliko tradizional batean. Aita, Heinrich Wenders, kirurgialaria zuen. Wim, Wilhlm edo Willem bataio izenen laburdurak, amaren jatorri holandesa erakusten du. Izenaren bertsio hau baina, ez zen garaiko erregistro zibileko arduradunek onartua izan, alemaniar jatorrikoa ez izanagatik. Oberhausengo institututik igaro ondoren medikuntza (1963-64) eta filosofia (1964-65) ikasi zituen Friburgo eta Düsseldorfen hurrenez-hurren. Alabaina, unibertsitate ikasketak alde batera utzi eta Parisera aldatu zen 1966ko Urrian, eta margolari bilakatu zen bertan. Wendersek ez zuen Frantziako Filme Eskola Nazionalerako IDHEC (gaur egun La Fémis) azterketa gainditu eta ondorioz, grabatzaile bilakatu zen Johnny Friedlander estatubatuar artistaren Montparnasseko grabaketa estudioan. Garai honetan liluratu zuen Wenders zinemak, hiriko zineman eguneko bost filmeraino ikusten zituelarik.

Bere obsesio bilakatu zena bizibide egiteko asmotan, Wenders Alemaniara bueltatu zen 1967an Düsseldorfeko Artista Batuen bulegoan lanean hasteko. Udazken berean Municheko Telebista eta Zinema Unibertsitatean "HFF" sartu zen. 1967 eta 70 urteen artean, Wenders film kritikari lanetan aritu zen Süddeutsche Zeitung egunkari eta Twen eta Der Spiegel aldizkarietan.

Wendersek hainbat laburmetrai grabatu zituen HFF-n bere lehen 16mm-tako luzemetraiarekin graduatu aurretik, Summer in the City (1970) zuri-beltzarekin alegia.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wendersek 60ko hamarkada amaieran hasi zuen bere ibilbide profesionala Alemaniar Zinema Berriaren pizkundearekin batera. Bere filmeen bereizgarritasuna hein handi batean, Robby Müller zinematografo holandesarekiko duen epe luzerako elkarlan osoki emankorrari dagokio. Paris, Texas eta Wings of desire filmeak besteak beste Peter Handke eta Sam Shepard zinemagile entzutetsuekiko elkarlanen fruitu dira, bai ikuslego eta baita kritikak ere ondo hartuak. Handkeren The Goalie's Anxiety at the Penalty Kick eleberria Win Wendersek zinemara eramana izan zen The Goalkeeper's Fear of the Penalty filmearen bitartez. Handkek Wing of Desire eta Until the End of the World filmeen gidoiak idatzi zituen Wendersekin batera, bietan Solveig Dommartin delarik protagonista.

Wendersek hainbat dokumental entzutetsu ere zuzendu ditu, horien artean musikari kubatarrei buruzko Buena Vista Social Club (1999) eta blues estatubatuarra gaitzat duen The Soul of the Man (2003) nabarmentzen direlarik.

U2 eta Talking Heads bezalako musika taldeentzako bideoklipak ere zuzendu ditu, Stay (Faraway, So Close!) eta Sax and Violins esaterako. Telebistarako iragarkien artean Carling Premier kanadar garagardoaren Erresuma Baturako iragarkia dago.

Emotion Pictures Wendersen liburua, zinema ikasle garaiko bere egunerokoan oinarritua dena, BBC Radio 3k telebistara egokitu zuen Peter Capaldi hartu zuelarik Wendersen papera. Gina McKee, Saskia Reeves, Dennis Hopper, Harry Dean Stanton, eta Ricky Tomlinson ziren telebista saioko beste aktoreetako batzuk.

Wenders bere aspaldiko lagun, artista eta kazetari zen Melina Camber Porterrekin elkarlanean ari zen Wim Wenders - Visions on Film izeneko dokumentalean Porter bera hil egin zenean. Gaur egun oraindik amaitu gabe dago dokumentala.

Wenders World Cinema Foundationeko kide ere bada. Proiektu hau Martin Scorsesek sortua izan zen historian zehar ukatuak izan diren filmeen berreskuratzea helburu. Filmaka estudio digitalean epai moduan ere aritzen da, oraindik aurkituak izan ez diren filme zuzendarien lana industria profesionalen eskuetara iritsi dadin.

2011an, Richard Wagnerren Ring der Nibelungen 2013 zikloa, Bayreuthe Festivalen taularatzeko hautatua izan zen, artelan handiei omenaldi egiteko bere gaitasunaren erakusgarri. Halaber, proiektua bertan behera geratu zen 3D-n grabatzera setatu zenean, Wagner familiak garestiegi eta kaltegarritzat jotzeagatik.

2011ko Abenduan, Pina bere 3D-ko filmea sustatzen zuen artean arkitekturari buruzko beste dokumental batetan 3D-tan lanean hasia zela azaldu zuen Documentary Channel Blogean. Aldi berean hemendik aurrera 3D-n soilik lan egingo zuela aitortu zuen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Deskribapena
1970 Summer in the City Lehen luzemetraia (The Kinksi eskainia)
1972 Die Angst des Tormanns beim Elfmeter Peter Handkeren eleberriaren egokitzapena
1973 Der Scharlachrote Buchstabe Nathaniel Hawthorneren eleberriaren egokitzapena
1974 Alice in den Städten Wendersen Road Movie Trilogy hiru filmeen artetik lehena
1975 Falsche Bewegung Wendersen Road Movie Trilogy hiru filmeen artetik bigarrena Nastassja Kinskirekin
1976 Im Lauf der Zeit Wendersen Road Movie Trilogy hiru filmeen artetik azkena
1977 Der Amerikanische Freund Patricia Highsmithren Ripley's Game eleberriaren egokitzapena
1980 Lightning Over Water Nicholas Rayren azken egunei buruzko dokumentala
1982 Hammett Dashiell Hammettidazle estatubatuarrari buruzko fikziozko istorioa, Joe Goresen eleberrian oinarritua
1982 Chambre 666 Zinemaren etorkizunaren inguruan hainbat zuzendari elkarrizketatzen dituen dokumental motza. Hauen artean, Steven Spielberg, Jean-Luc Godard eta Rainer Werner Fassbinder. Cannesen grabatua
1982 Reverse Angle Hammett filmearen grabaketan zehar Wendersek Coppolarekin izandako tirabirak aztergai dituen film laburra
1982 Stand der Dinge
1984 Paris, Texas
1985 Tokyo-Ga Yasujiro Ozu filme zuzendari japoniarrari buruzko dokumentala
1987 Der Himmel über Berlin Peter Handkek idatzia, guardako aingeru bat giza esperientzia hilezkortasunaren gainetik nahiago izatera tentatua da.
1989 Aufzeichnungen zu Kleidern und Städten Yohji Yamamoto arropa disenatzaileari buruzko dokumentala
1990 Red Hot + Blue U2 musika taldearen Night and Day kantarako bideoklipa
1991 Bis ans Ende der Welt
1992 Arisha, der Bär und der steinerne Ring
1993 In weiter Ferne, so nah! Der Himmel über Berlin filmearen bigarren zatia
1994 Lisbon Story Stand der Dinge filmearen bigarren zatia
1995 Jenseits der Wolken Michelangelo Antonionirekin
1995 Die Gebrüder Skladanowsky
1997 The End of Violence
1998 Willie Nelson at the Teatro
1999 Buena Vista Social Club Ry Cooderrekin batera eginiko kubatar musikariei buruzko dokumentala
2000 The Million Dollar Hotel
2001 Souljacker Part 1 Eelsen "Souljacker Pt 1" kantarako bideoklipa
2002 Viel passiert - Der BAP-Film Cologne rock taldeari buruzko dokumentala
2002 Ten Minutes Older
2003 The Soul of a Man Blues musikariei buruzko dokumentala
2004 Land of Plenty
2005 Don't Come Knocking
2008 Palermo Shooting
2011 Pina Berlin Film Festivalen lehiaketatik kanpo aurkeztua
201? Oraindik izenbururik gabe arkitekturari buruzko 3D filmea

Wendersek esanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • «Sexua eta oldarkeria ez ditut sekula gustuko izan; beti izan ditut nahiago saxofoia eta biolina.» (Ingelesez, sex - sax eta violence - violins hitz jokoak darabiltza.
  • «Ozu nire bizitzako maisu handitzat dut.»
  • «Film pertsonalak egin nahi ditut, ez pribatuak.»

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Wim Wenders