Zapo zuri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zapo zuri
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Actinopterygii
Ordena: Lophiiformes
Familia: Lophiidae
Generoa: Lophius
Espeziea: Lophius piscatorius
(Linnaeus, 1758)
Hedapen mapa

Zapo zuria (Lophius piscatorius) Lophiidae familiako ur gaziko arraina da, ekialdeko Ozeano Atlantikoan, Itsaso Beltzan eta Mediterraneo itsasoan bizi dena[1]. Itsas apo eta danbolin izenez ere ezagutzen da. Zapoen artean arruntena da.

Burua handia, zabala eta zapala izaten du, landare itxurako bi luzakin mehez eta arantzaz hornitua. Ahoa ere oso zabala izaten du. Gorputzaren gainerako partea ere zapala du, baina buruarekin alderatzeko txikia eta estua. Kolorez oliba kolorekoa, marroi grisaxka edo marroi berdexka izan daiteke. Atlantikoan eta Mediterraneoan bizi da, itsasazpi hondartsuetan batez ere. Txibiak, oskoldunak, berdelak eta sardinak jaten ditu gehienbat. Oso aintzat hartua da haren haragia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Caruso, J.H., 1986. "Lophiidae". 1362-1363. orr. P.J.P. Whitehead, M.-L. Bauchot, J.-C. Hureau, J. Nielsen y E. Tortonese Fishes of the North-eastern Atlantic and the Mediterranean, Volume 3. Unesco, Paris


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Zapo zuri
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Lophius_piscatorius


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.